Ekaineko aleak

Osteguna, 2013-06-20 |
Ekaineko aleak

Martxoan, apirilean, maiatzean heldu zaigu titulu berri ugari, baina ekainak ere eman ditu bereak: haien artean dira Fermin Etxegoienen Zinegotzia eleberria; Jokin Apalategiren Euskal Herriaren emantzipazioaz saiakera; Patxi Zabaletaren Absurduko kontuak edo zoroen herriko kronikak saiakera eta Mari Luz Estebanen Amaren heriotzak libreago egin ninduen poesia liburua datoz Pamielaren eskutik; Gaumin argitaletxearen Pasio krimena eta Triangelu irristakorra; Txalapartak aurki kaleratuko du itzulpen berri bat ere, Eduardo Galeanoren Ispiluak; berrargitaratutako lanak ere aipatzeko modukoak, Ereinek Atxagaren Obabakoak eman du edizio berezian, Txalapartak Txomin Peillenen Aldjezairia askatuta. Gaur bertan egingo dute Obabakoak liburuaren irakurketa jarraitua Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta.

Odon Noblia: hitzaren formak

Asteazkena, 2013-06-19 |
Odon Noblia: hitzaren formak

Odon Nobliak 2011an plazaratu zuen bere bigarren poesia liburua, Maiatz argitaletxearen eskutik: Biziaren bidean. Bertan agertzen ziren azkenaldian bere adierazpide nagusiak izan direnak: poesia eta eskultura. Uztailean erakusketa inauguratuko du Senpereko Larraldean, Gilles Lavie-ren pinturekin batera. Jarraian topatuko duzue aurkeztuko duten lanaren lagin bat.

'Alkasoroko benta' liburuaz solasean

Astelehena, 2013-06-17 |
'Alkasoroko benta' liburuaz solasean

Aste honetan Mikel Tabernaren Alkasoroko benta (Susa, 2013) liburua aztertzeko bi aukera egongo dira, Tolosan eta Ean. Tolosako saioan egilea bera izango dute solaskide.

Bertsolaritza ikertzeko kontratu deialdia

Eskariak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da

Astelehena, 2013-06-17 |
Bertsolaritza ikertzeko kontratu deialdia

Aurreko astean aurkeztu ziren Ahoa Bete Hots jardunaldiak. ‘Hitza Jolas’ izenburuarekin bataiatu dute aurtengo edizioa eta horren berri eman genuen albiste baten bitartez. Aurkezpen ekitaldi hartan, bestelakorik ere iragarri zen: bertsolaritza ikertzeko kontratu deialdia. Mikel Laboa Katedrak, EHUko Euskara Errektoreordetzak eta Mintzolak sustatu dute lan deialdia. Eskariak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 10ean amaituko da.

Amuak

Bideoa

    Bernardo Atxaga idazlearen 'Obabakoak' eleberriak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, osorik irakurriko dute liburua Bilbon, Klasikoen 6. Irakurketa Jarraitua izeneko ekitaldian. Bernardo Atxaga bertan izango da eta berak irakurriko du lehen pasartea. Egilearen ondotik,  400 lagun inguruk hartuko dute parte irakurraldian, tartean Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleak. Irakurraldia goizeko 8:00etan hasiko da, Arriaga antzokian, eta arratsaldeko 20:00etan amaituko da.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak