Xerezade Artxiboaren jaia, hirugarrenez

Maiatzaren 8an egingo dute, Bilboko Hika Ateneoan

Ostirala, 2015-04-24 |
Xerezade Artxiboaren jaia, hirugarrenez

Lau urte daramatza martxan Xerezaderen artxiboa literatur podcastak, entzuteko literatura ardatz. Jasone Larrinaga eta Ana I. Morales itzultzaileen proiektu kuttuna dugu, mimoz aukeratzen eta argitaratzen baitituzte ahoz gora irakurritako kontakizun eta ipuinak. Besteak beste, Franz Kafkaren, G. K. Chestertonen eta Kate Chopinen aleak paratu dituzte entzungai. Beren ibilbidea ospatzeko jaia antolatu dute Bilbon, hirugarren aldiz.

“Arren ganbara eta emeen sotoa” ikusteko aukera Azpeitian

Asteazkena, 2015-04-22 |
“Arren ganbara eta emeen sotoa” ikusteko aukera Azpeitian

Plaza ugaritan eskaini ostean, Atx Teatroak Arren ganbara eta emeen sotoa antzezlana eskainiko du ostiral honetan 21:30ean Azpeitiako Soreasu antzokian. Kontratazioaren aukera zabalik badituzte ere, oraingoz hau izango da ikusteko azken aukera.

 

Kalean da Maiatz-60 aldizkaria

Asteartea, 2015-04-21 |
Kalean da Maiatz-60 aldizkaria

Apirilean zabaldu berri du Maiatz-ek izen bereko aldizkariaren 60. alea. Ohiko moduan, kronika, poema, narrazio eta albisteetan, ahots anitz.

Donostiako autoedizio topaketan parte hartzeko deialdia zabalik

Dabadaba aretoan egingo dute, ekainaren 14an

Astelehena, 2015-04-20 |
Donostiako autoedizio topaketan parte hartzeko deialdia zabalik

Guillotina du izena festak eta iaz egin zuten estreinakoz. Argitaletxe txikientzat eta fantzine-egileentzat txoko bat sortzeko asmoarekin jarri zuten martxan Mikel, Paula eta Maite Donostia eta Iruñeko marrazkilariek. Festa-kutsua dario topaketa honi, eta fantzineak eta arte-liburuak erakutsi ez ezik, kontzertuak, haurrentzako eta bestelako ekitaldiak ere egingo dituzte. Lehenengo edizioak arrakasta handia izan zuen, hogeitik gora talde eta agerkarik hartu zuten parte.

Irudia: Guillotina

Amuak

Bideoa

    Joxan Artzeren testuetatik abiatuta Nola belztu behar zuria emanaldia sortu zuten duela urte bete Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboak, Jexux Artze elkartearen ekimenez. Ostiral honetan Usurbilgo Sutegi aretoan eskainiko dute beste behin, gaueko 22:00etan. Emanaldia grabatu eta uda ostean DVD euskarriak plazaratuko du Elkarrek. Emanaldian publiko izateko sarrerak eskuragarri daude, Usurbilen eta Elkar dendetan.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak