Xabier Leteren ibilbidean murgiltzeko aukera azken Hegats aldizkarian

Asteazkena, 2011-06-22 | Liburu-aurkezpenak
Xabier Leteren ibilbidean murgiltzeko aukera azken Hegats aldizkarian

Xabier Leteri eskaini dio Hegats literatur aldizkariak 47. alea. Abenduan hil zen Lete, ordutik ugariak izan dira bere lana eta bizitza gogora ekartzeko moduak, musikatik, literaturatik, gertuko zutenen hitzetatik abiatuta. Hegatsen Jose Angel Irigaray, Lourdes Otaegi, Joxerra Garzia, Antton Valverde eta Xabier Mendiguren Elizegiren artikuluak bildu dituzte, Leteren poema antologia labur batekin batera.

 

Berba hauekin abiatu du Igor Estankonak 47. ale honetako bidea:

''Joxan Artzek hasitako hitzaurrea

Atzo deitu nion Joxan Artzeri Hegatserako artikulu bat, poema sorta bat edo otutzen zitzaiona eskatzeko asmoz, eta esan zidan lanpetuta zebilela, zenbait idazlan orrazten ari zela, liburu bateko piezei ordena bilatzen. Esan nion lan astunak direla horiek, ez zela derrigorra baiezkoa ematea. Banekien, ostera, burua garbitzeko bota zidala aitzakia labr bihozbera, apur batean zutaz aritu ginelarik aitortu baitzidan egitorduan:

-    Ez naiz oraindik Xabierrekin egon.

Lurdesekin bai, haren aurpegi gaztearekin hitz egiten du Artzek, badute elkarren berri. Baina zure heriotzak lur jota utzi du, oraindik ez ei daki zelan hurreratu zugana, nondik hasi, ze larretan. Jainkorik ez duzuen sinestunon mundua amaigabea da.

'Izarren hauts urdina
eta itsas-hegi luzea
besterik ez legokeen
lur errearen beste alde hortan'
(Bigarren poema liburua, 1974)

Eta krstauen antzetra lur eman dizueten fedegabe mistikoon edermena ez dago mundu honetan.

'belaze goitarretako argitasunean
berreskura dezagula maitasun lehena
brisarak gure bekokiak zimurrez garbitzean'
(Egunsentiaren esku izoztuak, 2008)

Bilatu ezazu zeuk Artze, eta hitz egiozu. Errua, oinazea, zoriona, beldurra eta salbazioa bizien ardura absurdoak direla esaiozu. Jadanik badakizu, zuretzat ez dira ezer: egite onak eta txarrak baizik ez daude.

Igor Estankona
Hegatseko Idazkuntza Kontseilua
2011ko apirila''

Eta hitzaurrearrekin abiatu ostean, artikulu hauek izango dira pausalekuak:

Xabier Lete, lore gorrien arteko poetika, Jose Angel Irigaray
Estalitako egia esanezinen poesia, Lourdes Otaegi Imaz
Xabier Lete: guztien lana guztien esku, Joxerra Garzia
Xabier Leteren musika,
Antton Valverde
Oinarrizko bibliografia eta diskografia,
Xabier Mendiguren Elizegi

Azkenik poema antologia labur bat topatuko dugu:

'Eta zure oroitzapen ttikiari
zor dioten begiramen hunkitua
bizidunen egunerokotasunetik hain azkar desagertzean,
hor jarraituko dutela garisailek,
mahastiek, lur ederraren geometriek,
eta itsaso beti hasiberriak'.

(Xabier Lete, 1992)

Irudiak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Mikel Ayllonek bere estreianko eleberria aurkeztu du, Elkar etxearen eskutik: Ez tiro egin anbulantziei. Igartza bekari esker burutu du lana. Ayllonen esanetan, eleberri berezia eta konplexua da, eta lana irakurri nahi duenak arreta handiz ekin beharko dio irakurketari. "Ez tiro egin anbulantziei" eleberria gizarte distopiko batean kokatzen da, ez-leku eta ez-denbora batean. Garaiaren deskribapenari garrantzia berezia eman dio Ayllonek. Garai zaharrekikoa eginda dagoela dirudienean, artean ez da mundu berririk etorri, eta hortxe bizi dira eleberriko pertsonaiak. Antonio Gramsci pentsalari italiarraren aipu bat ipini du liburuaren hasieran, eta, hain zuzen ere, aipu horrek ondo islatzen du garai nahasiekiko abiapuntua, esaten baitu, mundu berria hil delarik eta berria oraindik jaiotzeke dagoela, argi-ilun horretan jaiotzen direla munstroak.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak