Aurtengoan ere bi poesia saio eskaini dira: 9an, ostegunarekin,
Harkaitz Cano idazleak eta
Beņat Barandiaran musikariak
Sidecar arima errezitaldia eskaini zuten. Testu propioak aukeratu zituen Canok, eta literatur Textjockey-arena eginez beste egile batzuenak ere tartekatu zituen: Leonard Cohen, Leopoldo Maria Panero, Mario Benedetti...
Canok zuzenekoetan jendearekin komunikatzeko duen gaitasuna utzi zuen agerian. Aukeratutako testuek erraz eraman zuten publikoa, esaldi zuzen, argi eta sarri umoretsuek lagundurik. Beņat Barandiaranek egokiro girotu zituen hitzak, eta tarteka bere bakarkako uneetan musika estilo ezberdinak jorratuz baita jendea harritu ere, flamenko ukituekin zein metal doinu gogorragoekin.
Nabarrok biluzte ariketa nabarmena egiten du emanaldian, Edorta Jimenezen laguntzarekin. Aurpegi beraren pean tartekatuko dira bien ala bien ahotsak, gorputzen biografiak erkatuz. Momentu intentsuak (Titanioa poemaren irakurketa) eta momentu hunkigarriak (Usainak amari buruzko poema, arrebari buruzko kanta) uztartzen dituen saioa egin zuten ostiralean, letretan barreiaturiko sagarrak eta erleak, ipurtargiak zein inurrien laguntzarekin.
Iruzkinak (0)