Miren Asiainek irabazi du Etxepare saria

Astelehena, 2012-03-05 | Idazleak
Miren Asiainek irabazi du Etxepare saria

Nafarroako hainbat toki entitatek, haien Euskara Zerbitzuen bitartez, Nafarroan literatura sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin, Etxepare literatur sariak antolatu zituzten 2004an. Album ilustratuak dituen ezaugarriengatik, garestia da bere produkzioa. Argitaratzeko zailtasun hori bihurtzen da, hain zuzen, albumak sortzeko oztopo nagusi. Beraz, Etxepare sariaren helburuak betetzeko ez da nahikoa saria ematearekin, lanak argitaratzen ere lagundu behar da. Horrela, saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratzen du.

 

Azken edizioan, 16 izan dira Etxepare sarira aurkeztu diren lanak baina epaimahaiak Miren Asiainen (Iruñea 1988) "Hara!" lana goraipatu nahi izan du. Atzokoan egin zen sari banaketa eta argazkian dira saritua izan den sortzailea eta epaimahaiko zein antolatzaileetako kide batzuk.

Pamiela argitaletxeak argitaratuko du lan hau euskaraz, 2012. urtean zehar. Horretaz gain, 6.000 euro eskuratu ditu Asiainek, egile eskubideen aurrerapen moduan.?

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Mikel Peruarenak Su zelaiak nobela berria aurkeztuko du Susa argitaletxearen eskutik.

    Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.

    Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak