Maiatzaren 21etik 31era, Literaktum jaialdia Donostian

Euskal Idazleen Elkarteak ere hartu du parte antolaketan

Asteartea, 2012-05-15 | Euskal Idazleen Elkartea
Maiatzaren 21etik 31era, Literaktum jaialdia Donostian

Maiatzaren 21tik 31era Literaktum jaialdiaren edizio berri bat burutuko da Donostian. Jaialdi honen helburu nagusia pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta ezagutza bultzatzea da. Donostia Kulturaren prentsa oharrak dioenez, "bere oinarriak hitza eta pentsamendua dira, letra eta lengoaien arloak bereziki zainduz". Literaktum jaialdiak ikuspegi anitza du, diskurtsoa, irudia, musika eta arte eszenikoak batzen dituena. "Mestizajea ezaugarri garrantzitsuena delarik", Donostia Kulturaren esanetan. Gaur emango dituzte egitarauaren xehetasunak, eguerdian egingo den prentsaurrekoan.

 

2012ko edizio honetan, Okendo, Ernest Lluch, Casares-Tomasene, Lugaritz, San Telmo Museoa eta Loiola (Benartegi baserria)  kulturguneak baliatuko dituzte. Aurten, Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) ere Literaktum jaialdiaren antolaketan hartuko du parte.

Literaktum 2012, egitaraua

Maiatza 21-31 Donostia, hitzen hiria

 

Mikel Hernandez Abaitua, solasean

Lugaritz KE

Maiatza 21 astelehena. 17:00h - 19:00h


"Errusiar Gaua"

Ernest Lluch KE

Maiatza 22 asteartea. Ordua 19:00h


Ramon Saizarbitoria, "Martutene"

"Martutene" liburuaren aurkezpen solasaldia

Aurkezlea: Markos Zapiain

San Telmo Museoa

Maiatza 23 asteazkena. 19:30h


Mahai ingurua

"El lugar de los escritores hoy"

Mahaikideak: Carlos Yushimito, Iban Zaldua, Txani Rodriguez

Moderatzailea: Hasier Etxeberria

Okendo KE

Maiatza 24 osteguna. 19:30h

(Gazteleraz)


"Katalina Erauso - Katalina Eleizegi Ibilbide Literarioa"

Gidatzailea: Josune Muńoz

Irteera: Alderdi Eder

Izen ematea: Alderdi Eder Liburutegia

Maiatza 26 larunbata. 11:30h


Poesia Urumea bazterrean

Kontzertua Musika Parkean

Maiatza 26 larunbata. 14:00h


Poesia irakurketa:

Menna Elfyn, Kirmen Uribe, Xuan Bello

Aurkezlea: Eli Tolaretxipi

Benartegi baserria (Loiola: Kartzelaren atzealdean)

Maiatza 26 larunbata. Ordua: 18:00h

*Eguraldiak ez badu laguntzen, ekitaldia Loiola Kultur Etxean egingo da.


Mahai ingurua

"Literatura hibridoak begirik nekatu gabe"

Mahaikideak: Pako Aristi, Hedoi Etxarte

Moderatzailea: Arantxa Iturbe

Okendo KE

Maiatza 29 asteartea. 19:30h


Martirio, hitzaldi kantatua

Aurkezlea: Jabier Muguruza

Casares-Tomasene KE

Maiatza 30 asteazkena. 19:30h

(Gazteleraz)


Eduardo Galeano

"Los hijos de los días" liburuaren aurkezpena

Deustuko Unibertsitatea

Maiatza 31 osteguna. 19:30h

(Gazteleraz)

Bideoak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Lourdes Ońederraren Intemperies (Erein) nobelaz jardungo dute Zarautzen, urriaren 29an asteazkena arratsaldeko 18:30ean. Nobelako pertsonaiei gertatzen zaien bezalaxe, eguneroko bizitzan ere "hitzek lagundu egiten dute, eta korapilatu ere bai, eta gauzak mozorrotu". Puntu bateraino balio dute hitzek, hala uste du idazle donostiarrak. "Gero gauzak josterakoan, beste zerbait egiten duzu".

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak