Kirmen Uribe Euskadiko Orkestrarekin ikusteko azken aukerak
Kirmen Uribek Euskadiko Orkestrarekin emanaldiak eskaini ditu aste osoan zehar. Bilbao-New York Bilbao liburuko pasarteak irakurri ditu idazleak musikaz lagundurik. Gaur eta bihar azken emanaldiak eskainiko dira Donostian eta Gasteizen hurrenez hurren.
Aste honetan Donostian, Iruñean erta Bilbon emanaldiak eskaini ostean, azken emanaldi hauek ikusi ahal izango dira:
- Gaur (martxoak 8) Donostian: Kursaal auditorioan 20:00etan.
- Bihar (martxoak 9) Gasteizen: Principal antzokian 20:00etan.
Antolatzaileek ekitaldia aurkezterakoan zabaldu dutenez, 'Kirmen Uribe estreinako aldiz dabil egunotan Euskadiko Orkestraren eszenatokietan. Bilbao-New York-Bilbao saritutako bere eleberriaren pasarteak kontatuko ditu, musika eta literatura bat egiteak izaera propioa duen arte-lana sortuko duelarik, bere osotasunean bi diziplina artistikoen elkartzea gainditu eta haratago doan arte-lana'.
Albiste honen uberan:








Iruzkinak (0)