Gabriel Kortak poesia liburu berria kaleratu du

Asteartea, 2012-04-24 | Liburu-aurkezpenak
Gabriel Kortak poesia liburu berria kaleratu du

Gabriel Korta idazle errenteriarrak Elurra galtza motzetan izeneko lan berria kaleratu du, autoedizioaren bidetik. Bertan bere lanean ohikoak diren gaiak topatuko ditu irakurleak: bakardadea, gizakion barne labirintoa, munduaren egoerarekiko kezka, poesia bera.

 

Gabriel Korta poetak lan berria kaleratu du, bosgarrena bere ibilbidean. Kortak bi liburu kaleratu zituen Susaren eskutik 80eko hamarkadan. Isilaldi luze baten ostean Harri hautsiak izeneko lana plazaratu zuen 2002an, autoeditaturik. Handik zortzi urtera Laugarrenak lau izeneko lan berezia plazaratu zuen, zeinean lehen hiru lanak berridazteaz gain laugarren bat ere paratu zuen, liburu bakarrean.

Kortaren azken urteetako poesiagintzan ohikoak dira gizakion barrunbeak arakatzeko lerroak, buruko gaixotasunen barrenak ulertu eta ulertarazteko saiakerak, ospitaleetako munduen bazterrak, eta poesia berari buruzko gogoetak ere. Hementxe duzue Elurra galtza motzetan liburuko hitzaurrea, egileak berak egina, liburu osoaren adierazle:

''Norbera da bere bizitzaren moldekatzailea. Aske naiz, eta ni naiz, nire bizitzaren arduradun bakarra; eta jakin, edo badakizue askatasunaren prezioa, bakardadea dela.
Hori estigmarena kontuan hartu gabe. Zeren bakardadea ez dut nik beti bilatzen.
Ze gaiztoak zareten batzuek psikiatrizatuekin...! Sabelek haurrak dakartzate; gizatiarra da, Poesia arimaren egoera bat da; jarrera bat.
Izateko modu bat. Poetak hizkuntzarekin, egiten du lan.
Parnasoa ez da nire mendia. Nire mendia muino txiki bat da.
Maite ditut beste poetak, Maitasunak egiten du bihotza.
Artxiboetan katoliko, bizitzan bilatzaile. Aspaldi erabaki nuen; nire bizitza, nire jarrera bizitzan, poetarena izango zela; eta utopia zen osorik, erabaki nuena.
Ez naiz maitasun eskale bat. Maitasuna ez da eskatzen, eman egiten da.
Orain arte lau liburu kaleratu ditut; eta laugarrenean, lau liburuak daude: ISILETIK, OKARANAK, HARRI HAUTSIAK, eta azkenik, LAUGARRENAK LAU.
ELURRA GALTZA MOTZETAN, bosgarren liburua da.
Ez dakit zein izango den bere bidea...

Poetak hizkuntzarekin sortzen du artea.''

Aurten lan berezia egin du Kortak Hatsaren bilduman ere, bertako hitzaurrea idatzita. Hemen topatuko duzue informazio gehiago:

Hatsa 2012 Olerki Bildumaren aurkezpena


Gabriel Kortaren poesia laua

'Laugarrenak lau' kritiken hemerotekan

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Paperezko Lagunak. Hala du izena Donostiako Garoa liburu dendaren baitan osatu den irakurle taldeak. Beņat Sarasolak gidatuko du eta lehen gonbidatua Lander Garro izango da. Gerra txikia (Susa, 2014) nobela aztertuko dute ostegun honetan, 20:00etan hasita. Solasaldia bi zatitan banatuko da, eta bigarren zatian idazlea present izango da. Interesa duenak idatzi dezala email bat donostia@egaroa.com helbidera edo pasa dadila Donostiako Garoa dendatik (Zabaleta kalea 34).

    Danele Sarriugarte eta Mikel Peruarena izango dira hurrengo saioetako idazle gonbidatuak. Paperezko Lagunak irakurle taldeko kideei aztergai izango diren liburuetan, %10eko beherapena egingo zaie.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak