Areatza, literaturaren pasealekua

Igandera bitarte zabalik izango da Bilboko Liburu Azoka

Astelehena, 2012-06-04 |
Areatza, literaturaren pasealekua

Aurreko astean abiatu zen Liburu Azoka Bilbon. Ekainaren 10era bitartean, liburuak, idazleak (bertakoak nahiz kanpokoak) eta bisitariak Areatza pasealekuaz jabetuko dira. Guztira 55 erakus-mahai jarri dituzte. Aurtengoan, Eduado Galeano, Mendebalde Kultur Elkartea, Fermin Etxegoien eta Toti Martinez de Lezea sarituko dituzte. Beste jardunaldi batzuen aterpe ere izan ohi da Bilboko Liburu Azoka. Besteak beste, nobela beltzari buruz jardungo dute aurten eta, erakusketen artean, nabarmentzeko modukoa da Euskal Pizkundeari eskaini diotena.

 

Kritika saria Eduardo Galeanok jaso du aurten. Ekitaldiaren ondoren, Bilboko Campos aretoan solasaldia eskaini zuen bertaratu ziren zaletuen aurrean.

"Urrezko luma" delakoa, Mendebalde Kultur Elkarteak jaso du aurten. Iazko azokan, harrera onena izan zuen euskarazko liburua Autokarabana (Pamiela) izan zen eta, horregatik, "Zazpi Kale" saria Fermin Etxegoienek jasoko du aurten. Eta azkenik, "Zilarrezko luma" Toti Martinez de Lezeak jasoko du, Veneno para la corona liburuarengatik.


Euskal Pizkundeari buruzko erakusketa

Idazleen hitzaldiak, solasaldiak, erakusketak... Bilboko Liburu Azokaren baitan antolatu diren ekitaldiak dira.  Besteak beste, Euskal Pizkundeari buruzko erakusketa bat dago ikusgai, Areatza pasealekuan. Erakusketa Liburu Azokaren ekimenez antolatu bada ere, Euskaltzaindiaren laguntza jaso dute, Akademiaren Azkue Bibliotekak maileguan utzi duen materialarekin. Azokak duen ordutegi bera izango du erakusketak ere: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Azkue Bibliotekak hainbat liburu, liburuxka eta aldizkari utzi ditu. Garai horretako euskal idazle edo kultur eragile enblematiko batzuen idazlanak dira, nagusiki Aitzol, Lauaxeta, Lizardi eta Orixerenak. Bestalde, Euskaltzaleak kultur elkarteak argitaratutako beste zenbait lan ere erakusten da, horien artean Arturo Campion, Manuel Lekuona, Miguel Altzokoa edota Bernardo Estornes Lasarenak. Hain zuzen ere, arreta berezia jarri zaio Euskaltzaleak elkarteari, 1930eko hamarkadan euskara eta euskal kulturaren aldeko dinamika indartsua sortu zuelako, buru Aitzol zelarik eta Lizardi idazkari.

Bilboko Liburu Azoka, Areatza pasealekuan

Astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan: 11:00-14:00 / 17:00-21:00.

Larunbat-igandetan, ordutegi honetan: 11:30-14:30 / 17:30-21:30.

Bideoak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Arantzak barrurantz (Elkar) liburua plazaratu du Xabier Mendiguren Elizegi idazleak eta editoreak. Azken urteetan idatzitako bost kontakizun batu ditu. "Noraezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak". Bost ipuinei buruzko aipamen laburrak topatuko dituzue ondoko bideoan.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak