Hainbat liburu gomendio batu ditugu ikasturte honetan

Astelehena, 2015-07-27 |
Hainbat liburu gomendio batu ditugu ikasturte honetan

Zer irakurtzen dute idazleek? Zeintzuk dira euren erreferentziak? Eta galdetzen hasita, zein liburu gomendatuko ligukete? Galdera hauetatik sortu zen proposamena: liburu gomendioak eskatzen hastea. 2014/2015 ikasturtean, hauexek izan dira animatu zaizkigun idazleak: Markel Ormazabal, Javier Aramendi, Yolanda Arrieta, Aritz Gorrotxategi, Ana Jaka, Andoni Salamero, Katixa Dolhare-Zaldunbide, Xabier Etxaniz Rojo, Garazi Arrula, Leire Bilbao, Unai Baztarrika eta Ińigo Roque. Albistean barrena topatuko dituzue gomendatu dizkiguten liburuak, eta liburuen inguruko iruzkinak.

Pasolini (II.): testamentu izpiritual-intelektuala

Ostirala, 2015-07-24 |
Pasolini (II.): testamentu izpiritual-intelektuala

Peter Dragadze kazetariak solasaldi ugari eduki zituen Pier Paolo Pasolinirekin, kasu askotan argitaratuak izateko zailtasunak izan zituztenak. Solasaldi haietatik hainbat pasarte hartu, eta Pasolinik berak berrirakurri eta berridatzi egin zituen: “hau testamendu izpiritual-intelektual bat da ia. Zeozer gertatuko balitz, Dragadze, publika ezazu. Zenbaiti interesgarria egin ahal zaiola uste dut”. Duela 40 urte erail zuten Pasolini, azaroaren 2an.

 

Hiru lehiaketa aukeran

Poesia, ipuin zein saiakera lanak saritzen dituzte

Osteguna, 2015-07-23 |
Hiru lehiaketa aukeran

Arabako Foru Aldundiak literatur arloko hiru lehiaketa ditu martxan. Edizio askoren ondorioz, dagoeneko oso sustraituak dauden hiru deialdi dira. Ignacio Aldecoa izena daraman lehiaketak ipuinak saritzen ditu. Ernestina de Champourcin lehiaketak, poesia lanak. Eta Becerro de Bengoa delakoak, aldiz, saiakera idatziak. Hiru lehiaketa hauetan modalitate bi daude aukeran; euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Eta hiru lehiaketetan epea berbera da: lanak aurkezteko azken eguna irailaren 2a izango da.

Ixiar Rozas eta Karmele Jaio izango dira Poesia Orduak zikloko protagonistak

Irailaren 7an eta 8an, Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan

Asteazkena, 2015-07-22 |
Ixiar Rozas eta Karmele Jaio izango dira Poesia Orduak zikloko protagonistak

Aretoa bete jende izan ohi da Poesia Orduak zikloko ekitaldietan. Ekimena sendo sustraitu den seinale. Bogan diren proposamenen  edota aurkeztu berri diren ikuskizunen aterpe izan ohi dira jardunaldi hauek. Eta iraila partean beti, Donostiako Euskal Jaien aitzakian. Honakoan, Ixiar Rozas eta Karmele Jaio izango dira protagonistak. Eurak eta euren lan berrienak. Ez dira bakarrik arituko. Idazle bakoitza bidelagunekin hurbilduko baita Donostiako Victoria Eugeniako oholtza gainera.

Amuak

Bideoa

    Luis Gardek bere lehen nobela aurkeztu berri du Pamiela argitaletxearen eskutik: Ehiztariaren isilaldia. Bertan bi ildo dira nagusi istorioaren eraikuntzan: lehena 1938ko ezkaban kokatua, bigarrena egun kokatua, liburua idazteko prozesua bera nolabait islatzen duena "Ezkaban preso matxinatu talde batek Iruńea ondoko San Kristobak Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna. Donemarien berriz, gaur egun, hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du...".

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak