John Berger eta Jean Mohr, hitza eta argazkiaren arteko harremana

Asteazkena, 2015-03-04 |
John Berger eta Jean Mohr, hitza eta argazkiaren arteko harremana

John Berger idazleak eta Jean Mohr argazkilariak hainbat liburu eta proiektuetan zehar aztertu izan dute argazkia eta hitzaren arteko harremana, bien arteko uztarketaren zentzu sozial eta politikoaren iparra galdu gabe. (Argazkia: A seventh man liburuko argazki bat).

Markel Ormazabalen liburu gomendioa

Horst Fantazziniren Ormai é fatta! liburua proposatu digu

Asteazkena, 2015-03-04 |
Markel Ormazabalen liburu gomendioa

Markel Ormazabalek Hemen naiz, ez gelditzeko baina (Txalaparta) liburua kaleratu zuen iaz. Kartzelan idatzitako liburua, kartzela ulertzeko beharrak idaztera bultzaturik. Ormai é fatta! liburua ere, espetxe ezberdinetako erizaindegietan idatzia dago. Errealitatean oinarritutako nobela edo ihesaldi baten kronikatik harago, "garai jakin baten bizipen azterketa da Horst Fantazzinik liburuan aurkezten diguna. Anni di piombo (Berunezko urteak), Margarethe Von Trottaren 1981eko filmearen izenburutik hartutako esamolde arras ezaguna. Eta berunarena da, hain zuzen ere, orrialdeak pasa ahala irakurlearen ahoak hartzen duen gustoa", Ormazabalek aditzera eman digunez.

Martxan da "Mikromatxismoa bistaratzen" sorkuntza-lehiaketa

GAZTEZULOK ETA TOPATU.INFO ATARIAK ANTOLATU DUTE, ELKARLANEAN

Astelehena, 2015-03-02 |
Martxan da

"Biluztuko dugu jendartea begirada morez?" amuarekin luzatu dute gonbita Gaztezulo aldizkariak eta Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratutako lehiaketa da, eta hainbat arte-adierazpenetako sortzaileentzat dago zabalik. Antolatzaileen hitzetan, lehiaketaren helburua da gazteen artean ematen den ezkutuko indarkeria matxista sorkuntzaren bitartez azaleratzea. Gai horren inguruko sentimenduak, ideiak eta aldarriak biltzea dute asmo. Lehiaketari buruzko xehetasunak eta horretan parte hartzeko oinarriak bildu ditugu albiste honetan.

Sarriren peskizan

35 urteotako ibilbidea aztertuko dute datorren astean Bilbon

Ostirala, 2015-02-27 |
Sarriren peskizan

Duela 35 urte plazaratu zituen lehen idatziak. Ordutik hona, Joseba Sarrionandiak letren munduari egin dion ekarpena ezaguna eta agerikoa da. “Data esanguratsu” honen aurrean, Bilbo Zaharra Euskaltegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Alor ezberdineko hizlarien bitartez, Joseba Sarrionandiaren ibilbidea aztertuko dute. Maialen Lujanbio, Harkaitz Cano, Jesus Egiguren eta Joxe Azurmendi izango dira hizlari lanetan arituko diren gonbidatuak.

Amuak

Bideoa

    Mari Luz Estebanekin Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) poema liburuaz solas egingo dute matxoaren 10ean asteartea, arratsaldeko 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak