Odon Noblia: hitzaren formak

Asteazkena, 2013-06-19 |
Odon Noblia: hitzaren formak

Odon Nobliak 2011an plazaratu zuen bere bigarren poesia liburua, Maiatz argitaletxearen eskutik: Biziaren bidean. Bertan agertzen ziren azkenaldian bere adierazpide nagusiak izan direnak: poesia eta eskultura. Uztailean erakusketa inauguratuko du Senpereko Larraldean, Gilles Lavie-ren pinturekin batera. Jarraian topatuko duzue aurkeztuko duten lanaren lagin bat.

'Alkasoroko benta' liburuaz solasean

Astelehena, 2013-06-17 |
'Alkasoroko benta' liburuaz solasean

Aste honetan Mikel Tabernaren Alkasoroko benta (Susa, 2013) liburua aztertzeko bi aukera egongo dira, Tolosan eta Ean. Tolosako saioan egilea bera izango dute solaskide.

Bertsolaritza ikertzeko kontratu deialdia

Eskariak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da

Astelehena, 2013-06-17 |
Bertsolaritza ikertzeko kontratu deialdia

Aurreko astean aurkeztu ziren Ahoa Bete Hots jardunaldiak. ‘Hitza Jolas’ izenburuarekin bataiatu dute aurtengo edizioa eta horren berri eman genuen albiste baten bitartez. Aurkezpen ekitaldi hartan, bestelakorik ere iragarri zen: bertsolaritza ikertzeko kontratu deialdia. Mikel Laboa Katedrak, EHUko Euskara Errektoreordetzak eta Mintzolak sustatu dute lan deialdia. Eskariak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 10ean amaituko da.

Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Uztailaren 23an amaituko da eskabideak aurkezteko epea

Osteguna, 2013-06-13 |
Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzen deialdia egin berri du Etxepare Euskal Institutuak. Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea ahalbidetu nahi da deialdi honen bitartez. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 23an amaituko da. Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da prozedura honi jarraituz: % 75 onuradunaren onarpena jasotzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Amuak

Bideoa

    Bernardo Atxaga idazlearen 'Obabakoak' eleberriak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, osorik irakurriko dute liburua Bilbon, Klasikoen 6. Irakurketa Jarraitua izeneko ekitaldian. Bernardo Atxaga bertan izango da eta berak irakurriko du lehen pasartea. Egilearen ondotik,  400 lagun inguruk hartuko dute parte irakurraldian, tartean Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleak. Irakurraldia goizeko 8:00etan hasiko da, Arriaga antzokian, eta arratsaldeko 20:00etan amaituko da.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak