Galbahe morea poesiari

Literatura Eskolaren azken saioa, Kattalin Minerren eskutik

Asteartea, 2015-05-26 |
Galbahe morea poesiari

Kattalin Minerrek gidatu zuen Literatura Eskolaren 11. trukeurteko azken saioa, Gasteizko El Pilar gizarte-etxean. Poesiari feminismoaren betaurrekoak ipinita begiratzea zuen helburu, eta hainbat poema makulu hartuta bertaratuek aditzeko ez ezik parte hartzeko ere izan zuten aukera. Kronika honetan bildu ditugu hizpide nagusiak.

Ostegunean abiatuko da Literaturia

Ana Galarraga: "Literatura eta beste plazerak uztartzea da asmoa"

Astelehena, 2015-05-25 |
Ostegunean abiatuko da Literaturia

Ostegunetik igandera bitarte, euskal letren plaza nagusia bihurtuko da Zarauzko herria. Jardunaldien bezperan, antolatzaileekin jarri gara harremanetan. "Literatura-zaleak ez luke zalantzarik izan behar: literatura maite badu, Zarautzera etorri behar du, literatura ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinekin egingo baitu topo: solasaldiak, poesia, musika eta dantza nahasten dituzten proposamenak, itzulpen-tailerra, haurrentzako antzerkia, bertsoak, poteoak, liburu-aurkezpenak,...", Ana Galarragak aditzera eman digunez. 

"Amodioaren ziega" antzezlana ikusteko aukerak

Ostirala, 2015-05-22 |

Otsailean estreinatu zuen Lauka Teatroa talde sortu berriak Amodioaren ziega antzezlana. Ordutik hainbat plaza ezagutu ditu haien lanak, eta uda betean sartu aurretik beste lau herritan ikusi ahal izango da: igande honetan Azkoitian, gerora Zumaia, Elorrio eta Oiartzunen.

Kattalin Miner: "Poesiak genero eraikuntzan duen pisua aztertuko dut"

Literatura Eskolako azken saioa zuzenduko du, larunbatean Gasteizen

Osteguna, 2015-05-21 |
Kattalin Miner:

Literatura Eskolak urriaren 25ean abiatu zuen ikasturtea.  Larraitz Ariznabarretak Martin Ugalde, Deserriaren kartografia gaiaz aritu zen Zarautzen. Ibon Egaña, Ana Morales-Itziar Diez de Ultzurrun, Xabier Olarra, Ixabel Etxeberria, Andoni Egaña eta Asisko Urmeneta izan dira ikasturteko beste solaskideak. Eta bidean, Virginia Wolf, Ulyssesen itzulpenak, Piarres Larzabal, Xabier Amurizaren bertsoa eta komikigintza izan dira hizpide nagusiak. Ikasturteko azken saioa larunbat honetan izango da, Gasteizko El Pilar gizarte-etxean. Kattalin Minerrek abiatuko du Poesia feminismotik irakurtzen izeneko solasaldia. "Poesiak genero eraikuntzan duen pisua aztertu nahi izan dut", Hitzen Uberan adierazi digunez. "Baina batik bat, poesia nola erabili dezakegun feminismotik irakurrita, nahi dugun hori ulertu, aztertu eta aldarrikatzeko".

Amuak

Bideoa

    "Lorea Gernika. Andrazko bat" eleberria aurkeztuko du Koldo Izagirre idazleak datorren astean, hilaren 27an, Susa argitaletxearen eskutik. Nobela iragartzeko book-trailer bat egin dute, liburuaren azalarekin eta idazlearen ahotsa baliatuta. Atzo eskegi zuten eta zabalkunde handia izan du.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak