Bi liburuxka berri plazaratu dituzte Eako Poesia Egunetan

Astelehena, 2012-07-16 | Liburu-aurkezpenak
Bi liburuxka berri plazaratu dituzte Eako Poesia Egunetan

Iaz jarri zuten martxan Eako Poesia Egunetan Zaldiarri izeneko argitalpenen bilduma. Ekimen honen bidez poesia egunen testuinguruan sortutako hainbat eduki eraman dituzte paperera, ekitaldien lekukotza emateaz gain bertan egon ez zirenek ere haien berri izan dezaten. Koldo Izagirre eta Harkaitz Canoren berbaldi bana argitaratu dute aurten.

 

Iaz eman zioten hasiera 'Zaldiarri' bildumari, Eako Poesia Egunen testuinguruan idazle eta sortzaileek landutako edukiak paperean ere plazaratzeko xedez. Jatorri bitxia du bildumaren izenak: Eako koba batean zaldi batzuen buruhezurrak topatu zituzten. Buruhezurrak Madrilen daude orain, hango museo batean, aldarri modukoa ere bada beraz bildumaren jatorrian dagoena. Iñigo Aranbarrik eta Anarik 2010ean emandako errezitaldiaren testuekin osatu zuten lehen alea, Giza materialak irla izateko. Aurten liburuxka bi plazaratu dute bildumaren barruan:

Zaldiarri 2. alea: Koldo Izagirreren Emakumeak trena hartu zuenekoa (XX. mendeko poemetan barrena). Berbaldiko testuarekin batera hura osatzeko erabilitako egileen testuak ere irakurri daitezke.

Zaldiarri 3. alea: Harkaitz Canoren Ene diarioak eta izkiriaturik aurkitu ditudanak. Canok testu berezia osatu zuen Ean eskainitako emanaldian, testu laburrekin eta aipuekin osatutako kolax moduko bat, eguneroko ezinezko baten isla. Bertan irakurtzen ahal ditugu horrelako perlak:

- Adin doan oinezkoa, poeta erdia da jada.

- Ez genituzke sekula ezagutu behar: miresten ditugun idazleak ea bidaiatzen dugun trenetako makinistak. Gidatzen edo garraiatzen gaituztenetarik nehor.

Eako Poesia Egunetako kartelak bezala, Erramun Landak egin ditu Zaldiarri bildumako liburuxken azalak. Liburuxka hauen berri zehatzago izateko, hementxe duzue bide bat:

posta@eakopoesiagunak.com

Albiste honen uberan:

Elkarrizketa Asun Landari Bizkaie-n

Elkarrizketa Asun Landari Uberanen, iazko ekitaldian

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Mikel Peruarenak Su zelaiak nobela berria aurkeztuko du Susa argitaletxearen eskutik.

    Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.

    Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak