Azokatik haratago

Hitzaldi eta aurkezpen ekitaldi ugari, Donostiako Liburu eta Disko Azokan

Astelehena, 2015-07-06 |
Azokatik haratago

Aurreko astean zabaldu ziren Donostiako 40. Liburu eta Disko Azokaren ateak. Euskadiko Liburu Ganbarak antolatzen du eta aurreko urteetan bezalaxe, Gipuzkoa Plazan topatuko duzue. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, Liburu Azoka “kultur topagune bihurtuko da, bertara hubilduko diren hiritarrek eta turistek argitalpen berriak (baita nobedade ez direnak ere) ikusi, ezagutu eta erosteko aukera izango dute”.

The Sick Bag Song, hitzekin non oka egin

Ostirala, 2015-07-03 |
The Sick Bag Song, hitzekin non oka egin

The Sick Bag Song izeneko liburua plazaratu du Nick Cave abeslariak, kronika, poesia eta kantuetarako letrak uztartuz.

Poesia ezingo da kabitu, baina txoko eder bat du Ean

Osteguna, 2015-07-02 |
Poesia ezingo da kabitu, baina txoko eder bat du Ean

"Poesia ezin da kabitu". Hala dio Eako Poesia Egunak kartelaren leloak. Poesia ezingo da inon kabitu baina azken urteotan txoko eder bat topatu du Ean. Uztailaren 17tik 19ra, poesia zaleen topaleku izango da Bizkaiko herria. Abiatu zenetik hona, Gabriel Arestiren poesiak toki kuttun bat izan du Eako Poesia Egunetan, eta aurten ere hala izango da. Aurreko astean aipatu genuen moduan, bestelako proposamen eta askotariko autoreak ere biltzen ditu egitarauak.

Manu Lopez Gaseni: "Lehen ezer ulertzen ez zuen tokian, orain irakurleak barre egiten du"

'Alizia herrialde miresgarrian' itzulpenaren edizio berria plazaratu du

Asteazkena, 2015-07-01 |
Manu Lopez Gaseni:

Lewis Carroll idazlearen Alizia herrialde miresgarrian liburuak 150 urte bete ditu. Urteurrenaren harira, Manu Lopez Gasenik 1989an eginiko itzulpena berrargitaratu du Pamiela argitaletxeak. Baina orduko itzulpen kanonikotik haratago, edizio berri honetan bestelako ahalegina egin du itzultzaileak. Alizia herrialde miresgarrian badira txantxa, txiste eta hitz joko ugari. Eta edizio berri honetan, hitz joko eta txantxa horiek hobeto komunikatzen saiatu da itzultzailea: "irakurlea harritu egiten zen tokian, edo ezertxo ere ulertzen ez zuen tokian, orain barre egiten du".

Amuak

Bideoa

    Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian (Pamiela) liburuaren 150. urteurreneko edizioaz solasaldia egingo dute, Asun Agiriano, Juan Kruz Igerabide eta Manu Lopez-Gaseni itzultzailearen parte hartzearekin. Donostiako Liburu Azokako egitarauaren barruan antolatu dute ekitaldia, uztailaren 8an 19:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Azoka bera uztailaren 19a bitarte egongo da zabalik.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak