Arrate Egaņa: "`Paradisua´ nire obrarik nagusiena da"

Helduentzako ipuin bilduma plazaratu du Elkar argitaletxearekin

Asteazkena, 2012-05-02 | Liburu-aurkezpenak
Arrate Egaņa:

Orain arte publikatu dituen liburu gehienak haur eta gazte literaturakoak izan dira. Baina helduentzako generoan, ez da hasi berria Arrate Egaņa. Paradisua (Elkar, 2012) liburuaren aurkezpen ekitaldian Xabier Mendiguren Elizegik adierazi zuenez, "Arrate Egaņaren hasiera hasierako lanak helduentzat izan ziren". Geroztik, hainbat sari irabazi ditu "tartean Zarauzko Lizardi saria", Mendigurenek gogora ekarri zuen moduan. "Eta duela gutxi, Donostia Hiria antzerkia saria Egia izeneko obrarekin". Emankor dabil, beraz, azken bolada honetan Arrate Egaņa.

 

Egileak berak dioenez, "inongo zalantzarik gabe, hau da atera dudan obrarik nagusiena niretzat, eta osoena".

"Une bitxi eta miragarri horiek"

Ia ipuin denek dute lotura izenburuarekin. Arrate Egaņak honela azaldu zuen liburu honetan islatu nahi izan duena: "paradisua pozarekin edo zoriontasunarekin lotuta dago, baina beti neurri mugatu batean. Nire kasuan behintzat, paradisuaren ideia hori dator une bitxi eta miresgarri horietatik. Une zehatz bat da eta ipuinetako pertsonaiak horren atzetik ibiliko dira, batzuetan topatuko dute, bestetan ez... Baina ez da erraza lortzea", liburuaren aurkezpenean egindako adierazpenak dira hauek.

Literaturan maiz landutako irudia da, paradisuarena. "Ideia ez da berria, filosofo eta autore askok landu dute", aitortu du Egaņak. Irudia bera baino, pertsonaien profilak zehaztea izan da idazle honen kezka nagusiena: "deskribatu nahi nuen pertsonaia horiek nondik zetozen. Eta familiatik irten ondoren, heldutasuna nola garatzen den prozesu horretan. Kontu hori inportantea dela iruditzen zait".


"Bide bat ireki dudala uste dut"

Helduentzako bost ipuinez osatzen da Paradisua baina ez du orain arte urratu duen bidea albo batean utzi nahi: "haur eta gazte literaturari asko zor diot eta seguru jarraituko dudala horretan idazten, asko gustatzen zaidalako. Baina lan berri honekin uste dut ireki dudala bide bat". Liburutik at hainbat ipuin geratu dira, itzalean, argia noiz ikusiko zain. Hortik etor daiteke, akaso, Paradisua lanaren jarraipen modukoa.

Donostia Hiria saria irabazi du aurten

Mikel Zubeldiak eta Arrate Egaņak eskuratu zituzten euskarazko ipuin eta antzerki sailetako sariak, Donostia Hiriko Kutxa literatura lehiaketan. Otsailean eman ziren sariak ezagutzera eta orduan jakin genuen Arrate Egaņak antzerkia idazteko duen joeraz.

Errenteriakoa izatez, Bermeon bizi da Arrate Egaņa eta Egia izeneko antzezlanean, sare sozialek dakartzaten arriskuez hausnarketa modukoa egin du.

Egaņarentzat garrantzitsua izan da sari hori, antzerkikoa delako eta berak gutxi idatzi duelako genero horretan. Egia taula gainean antzeztuta ikustearekin ere amesten du. Bien bitartean, helduentzako ipuin bilduma bat plazaratu berri du Elkarrekin, gaurkoan hizpide hartu dugun Paradisua izeneko liburua.

Bideo honetan jasota dago, hain zuzen, Paradisua liburuaren prentsaurrekoko pasarte bat.

Bideoak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Lourdes Oņederraren Intemperies (Erein) nobelaz jardungo dute Zarautzen, urriaren 29an asteazkena arratsaldeko 18:30ean. Nobelako pertsonaiei gertatzen zaien bezalaxe, eguneroko bizitzan ere "hitzek lagundu egiten dute, eta korapilatu ere bai, eta gauzak mozorrotu". Puntu bateraino balio dute hitzek, hala uste du idazle donostiarrak. "Gero gauzak josterakoan, beste zerbait egiten duzu".

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak