Aste honetan “Gabrielen lekua” ikusteko hiru aukera

Ostirala, 2014-04-25 |
Aste honetan “Gabrielen lekua” ikusteko hiru aukera

Azaroan estreinatu ostean Euskal Herriko plaza ugaritan eskaini dute Gabrielen lekua sentikaria, Gabriel Arestik hainbat artisten lanarengan izan duen eragina oholtzan islatu nahi izan duen emanaldia. Asteburu honetan Bergaran, Mungian eta Igorren ikusi ahal izango da. (Argazkia: Joseba Barrenetxea).

Bidaiariek idatzitako Pasaia

Ostirala, 2014-04-25 |
Bidaiariek idatzitako Pasaia

Garai bateko Pasaia, egungo Pasaia. XIX. mendeko bisitariek Pasaiaz idatzitakoa, azken urteotan Hugoenea Idazlearen Etxetik igaro diren idazleek Pasaiaz esandakoak. Garai bateko irudiak, egungo argazkiak. Horren guztiaren aterpe da Literaturaren Pasaia (Zabaldiya bilduma, 2014)  liburua.

“Baita hondakinak ere” liburuan sakontzeko bi modu

Osteguna, 2014-04-24 |
“Baita hondakinak ere” liburuan sakontzeko bi modu

Aste honetan Iñigo Astizen Baita hondakinak ere liburuan sakontzeko bi aukera ezberdin izango ditugu: hari buruz solasean eta liburuko testuak zuzenean entzunez, Zarautzen eta Bartzelonan hurrenez hurren.

.

.

Anjel Lertxundi gaur "Kafkaren aulkia"n

Asteazkena, 2014-04-23 |
Anjel Lertxundi gaur

Kafkaren aulkia emanaldian parte hartuko du gaur Anjel Lertxundi idazleak, Gasteizko Aldabe gizarte etxean. Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariak eta Pello Ramirez musikaria izango ditu bidelagun.

Amuak

Bideoa

    Juan Ramon Makuso pozik agertu da Hitzak argi (Pamiela) poesia liburuaren aurkezpenean. 10 urte dira lehen poesia liburua plazaratu zuenetik. Geroztik, “poesian bildu dut nire bizitza. Ez da handikeria bat”, argitu nahi izan du Errenteriako poetak. Bizitzan norberak badauka bere txokoa eta poesia da Juan Ramon Makusoren gustuko tokia. Donostiako Liburuaren Egunean eman ditu liburu berriari buruzko hainbat xehetasun.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak