Egunotan, Liburu eta Disko Azoka Donostian

Gipuzkoa Plazan egongo da zabalik, uztailaren 15era arte

Asteartea, 2012-07-03 |
Egunotan, Liburu eta Disko Azoka Donostian

Uztailaren 15era bitarte, Donostiako Gipuzkoa Plaza liburu eta disko azokaren aterpe izango da.  Bisitariak 38 postu aurkituko ditu bertan eta, liburuen kasuan, %10eko deskontua izango dute azokan. Azokarekin batera gainera, bestelako ekitaldiak ere iragarri dira: Euskal Pizkundearen inguruko erakusketa, poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak…

 

"Azokak liburuak saltzeko antolatzen dira". Hori azpimarratu nahi izan zuen Arantza Urkiak, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuko zuzendariak, aurtengo azokaren aurkezpen ekitaldian. Uztailaren 15era arte luzatuko den azoka honetan, 40tik gora argitaletxe eta liburudenda aurkituko ditu bisitan gerturatzen denak.

Aurkezpenak, errezitaldiak...

Argitalpen berriekin batera, liburu zaharragoak erosteko aukera izango da. Baina arestian aipatu dugun moduan, bestelako ekitaldirik ere antolatuko da azokaren aitzakian.

Ekainaren 29an, Alén da fronteira. Sete poetas vascos liburuaren aurkezpena egin zen Galiziako Etxean. Xose Estevez idazle eta historialariak eta Jose Angel Irigaray poeta eta editoreak hartu zuten parte ekitaldi horretan.

Uztailaren 5ean osteguna, aldiz, Patxi Zubizarretaren ikuskizun literario-musikala iragarri dute. 20:00etan izango da, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Pamiela argitaletxearekin plazaratu duen Hiru gutun Iruńetik liburuaren irakurketa egingo du eta bidelagun izango ditu Joserra Senperena piano jole donostiarra eta Gema Arrugaeta argazkilaria.

Uztailaren 12an osteguna, Flavia Companyk argitaratu berri duen Volver antes que ir poesia liburuaren solasaldia eta errezitaldia egingo da. Eli Tolaretxipi eta Julia-Cristina Monge izango dira saioaren gidariak. Arratsaldeko 19:30ean, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik).

Azokaren aurkezpen ekitaldia aurreko astean egin zen, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.


Azokaren ordutegia

Gipuzkoa Plazan aurkituko duzuen azokaren ordutegia hauxe izango da: goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara. Gogoan izan uztailaren 15ean amaituko dela liburu eta disko azoka.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Eguneroko egoera itxuraz xume horiek izan dira, beste behin ere, Jabier Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa… horiek guztiak azaltzen dira Hilen logika ezkutua (Erein)  liburuan.

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak