'Kultur Maratila' abiatuko dute gaur Leioan

Astelehena, 2012-05-28 | Antzerkia
'Kultur Maratila' abiatuko dute gaur Leioan

Artedramak eta Kultur Leioak lehenengo Kultur Maratila antolatu dute, euskal sortzaileen lanari erakusleiho bat eskaini nahiean. Arte eszenikoen arloak bere baitan hartzen dituen diziplina eta genero ezberdinak uztartuko dira egitarauan: antzerkia, dantza, bertsoa, musika, performanzea...

 

Jon Gerediaga idazlearen hitz hauekin aurkeztu dute Kultur Maratila:

Ez dira hain beltzak igarkizunak.

Ez dira itzalak hain luzeak.

Ez da ilunegia esperantza.

ZABALDU MARATILA, IREKI LEIHOA:

Lanean ari dira etengabe sormenaren laborategi eta tailerrak.

Zabal-zabalik euskal artearen lantegiak.

Joka mailuak tinko.

 

Eta 'maratila zabaltzeko', hauxe da aste osorako antolatu duten egitaraua:

MAIATZAK 28

“Katillukadak” Kontakatillu , haurrentzako antzerkia.

MAIATZAK 29

“Gloriaren kantua” antzezlana, Khea Ziater taldearen eskutik.

MAIATZAK 30

“Hartu ez nuen deia' aurtengo Cafe Bilbao sariaren testu irabazearen irakurketa dramatizatua. Ondoren Fredi Paia egilearekin eta Mikel Martinez sariketaren antolatzailearekin solasaldia egingo da.

Horren ostean kontzertua: Mursego .

MAIATZAK 31

“Gure bide galduak” Dejabu Panpin Laborategia -ren antzezlana.

Ondoren “Txori mugariak” , Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia k egindako soinu-performanzea.

EKAINAK 1

“Larria, kutsakorra, mendebaldekoa” antzezlanaren emanaldia, T(a)rtean Teatroa -ren eskutik.

EKAINAK 2

“Errimak oinetan” Haatik Dantza Konpainia k egindako lanaren ESTREINALDIA. Ondoren DJ emanaldia.

 

Sarreren prezioak 6 eta 15 euro artekoak izango dira. Badago bonoak hartzeko aukera ere:

Maiatzak 30: 10 €

Maiatzak 31: 15 €

Aste osoa: 40 €

 

Bideoak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Juan Ramon Makuso pozik agertu da Hitzak argi (Pamiela) poesia liburuaren aurkezpenean. 10 urte dira lehen poesia liburua plazaratu zuenetik. Geroztik, “poesian bildu dut nire bizitza. Ez da handikeria bat”, argitu nahi izan du Errenteriako poetak. Bizitzan norberak badauka bere txokoa eta poesia da Juan Ramon Makusoren gustuko tokia. Donostiako Liburuaren Egunean eman ditu liburu berriari buruzko hainbat xehetasun.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak