Joseba Mikel Ugalde: "Nire askatasuna ez da saltzen den horietakoa. NIrea da"

Astelehena, 2014-12-22 |
Joseba Mikel Ugalde:

Hirurehun eta hamar segundo haiek liburua aurkeztu zuen 2012an. Liburu hartan, Antonio Agirre 'Urertze' maisua zen protagonista. Haren segidan iritsi zen Urertzeko mamarrua (2013) izeneko lana. Urertze maisuarekin ibilitako ikasle baten ibilerak azaltzen dira bertan, koaderno laranja batean bilduak. Joseba Mikel Ugaldek trilogia osatzera datorren liburua plazaratu berri du: Muakiss. "Hiru liburuak lotzen dituen haria, berbera bada ere, liburu bakoitzak bere autonomia du", hala aitortu digu Bermeko idazleak. "Baina historia bereko hiru kapitulu dira". Hiru liburuak idazleak berak idatzi eta plazaratu ditu: "autoedizio kontuak nahaspilotsuak dirudite, baina ez dute inolako misteriorik". Modu horretan aske sentitzen da gainera idazlea: "bakarrik pentsatzea editore batek, zure testuak aldatzeko edo kentzeko ahalmena duela, amorru bizian jartzen nau. Nire askatasuna ez da saltzen den horietakoa. NIrea da".

Etorkizunaz, sorkuntza ogibide hartu duten sortzaileekin

Fermin Etxegoienek elkarrizketa-liburua plazaratu du: Eutsiko diogu?

Ostirala, 2014-12-19 |
Etorkizunaz, sorkuntza ogibide hartu duten sortzaileekin

“Inoiz baino gehiago lortu den garaian –orain– badirudi, halaber, azkenetan garela”. Hala dio liburuaren kontrazalak. Kezka eternala da. Krisi garai hauetan, areagotu egin dena. Eta horrelakoetan, kazetariak ekonomia eta politika arloko jendearengana jo ohi du iritzi eske. Fermin Etxegoienek ordea, sortzaileengana jo du.  “Sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalengana”, zehatzago esanda. Hori da akaso Eutsiko diogu? (Erein) liburuaren bereizgarri nagusietako bat. Ez bakarra.

Jon Zabaletari eman diote Dabilen Elea saria

Ilustratzailea da Zabaleta, eta bere ibilbide luze eta oparoa omendu nahi du sariak

Ostirala, 2014-12-19 |
Jon Zabaletari eman diote Dabilen Elea saria

Atzo iluntzean egindako Euskal Liburuaren Gauean eman zioten saria. Liburugintzarekin harremana duten bost elkartek antolatzen dute ekitaldia. Iazko sarituak, Xabier Olarra itzultzaileak, eman zion garaikurra Zabaletari, eta ordubete pasako galan, omenduaren hainbat lagunek hartu zuten hitza, besteak beste, Ainara Azpiazu Axpik eta Miel Anjel Elustondok.

Joxan Artzek Jose Luis Zumetarekin egindako bi liburu berrargitaratu dituzte

Osteguna, 2014-12-18 |
Joxan Artzek Jose Luis Zumetarekin egindako bi liburu berrargitaratu dituzte

Ediciones 3e-k berrargitaratu ditu euskal poesia garaikidean oinarrizkoak diren bi liburu: laino guzien azpitik… eta sasi guztien gainetik…, Joxan Artzen, “Harzabal”-en poemez eta Jose Luis Zumetaren irudiez osatuak. Joxan Artzek orraztu egin du liburuen edizio berria. Lan horretan aritu da ere Belen Oronoz, euskal filologoa, Artzeren literaturan aditua, eta Josanton Artze ´Harzabal”: Inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979) tesiaren izeneko egilea. (Argazkiak: Ediziones 3e).

Amuak

Bideoa

    Eguneroko egoera itxuraz xume horiek izan dira, beste behin ere, Jabier Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa… horiek guztiak azaltzen dira Hilen logika ezkutua (Erein)  liburuan.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak