Mikel Ayllonek bere estreinako nobela aurkeztu zuen atzo

"Ez tiro egin anbulantziei" du izenburua, eta Igartza bekaren eskutik kaleratu du

Osteguna, 2015-03-05 |
Mikel Ayllonek bere estreinako nobela aurkeztu zuen atzo

Bi tokitan aurkeztu zuen Ayllonek atzo bere estreinako nobela: Ez tiro egin anbulantziei (Elkar, 2015). Igartza sariaren eskutik kaleratu du lana, eta, hortaz, goizean ohiko aurkezpena egin zuen Donostian, eta, arratsaldean, Beasaingo Igartza jauregian izan zen, herriko CAF enpresak, udalak eta Elkar argitaletxeak sustatzen baitute, elkarlanean, Igartza idazle gazteentzako sorkuntza-beka. Ayllonen esanetan, eleberri berezia eta konplexua da, eta lana irakurri nahi duenak arreta handiz ekin beharko dio irakurketari.

Xabier Mendiguren Elizegiren “Amodioaren ziega” estreinatu du Lauka Teatroak

Osteguna, 2015-03-05 |
Xabier Mendiguren Elizegiren “Amodioaren ziega” estreinatu du Lauka Teatroak

ZUBI deialdiko laguntza jaso eta Xabier Mendiguren Elizegiren Amodioaren ziega testua eraman dute taulara. Pasa den astean Leioan estreinatu zuten, Kultur Maratilaren barruan. Asteburu honetan Durangoko San Agustin antzokian taularatuko dute.

John Berger eta Jean Mohr, hitza eta argazkiaren arteko harremana

Asteazkena, 2015-03-04 |
John Berger eta Jean Mohr, hitza eta argazkiaren arteko harremana

John Berger idazleak eta Jean Mohr argazkilariak hainbat liburu eta proiektuetan zehar aztertu izan dute argazkia eta hitzaren arteko harremana, bien arteko uztarketaren zentzu sozial eta politikoaren iparra galdu gabe. (Argazkia: A seventh man liburuko argazki bat).

Markel Ormazabalen liburu gomendioa

Horst Fantazziniren Ormai é fatta! liburua proposatu digu

Asteazkena, 2015-03-04 |
Markel Ormazabalen liburu gomendioa

Markel Ormazabalek Hemen naiz, ez gelditzeko baina (Txalaparta) liburua kaleratu zuen iaz. Kartzelan idatzitako liburua, kartzela ulertzeko beharrak idaztera bultzaturik. Ormai é fatta! liburua ere, espetxe ezberdinetako erizaindegietan idatzia dago. Errealitatean oinarritutako nobela edo ihesaldi baten kronikatik harago, "garai jakin baten bizipen azterketa da Horst Fantazzinik liburuan aurkezten diguna. Anni di piombo (Berunezko urteak), Margarethe Von Trottaren 1981eko filmearen izenburutik hartutako esamolde arras ezaguna. Eta berunarena da, hain zuzen ere, orrialdeak pasa ahala irakurlearen ahoak hartzen duen gustoa", Ormazabalek aditzera eman digunez.

Amuak

Bideoa

    Mari Luz Estebanekin Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) poema liburuaz solas egingo dute matxoaren 10ean asteartea, arratsaldeko 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak