Literaldia 2015, ate joka

Asteartea, 2015-03-31 |
Literaldia 2015, ate joka

Aste Santuaren ondoren abiatuko da Literaldia zikloa. Bartzelonako Euskal Etxearen ekimen honek hamaikagarren edizioa beteko du aurten. Egitarauan era askotako ekitaldiak topatuko dituzue: errezitaldiak, mahai-inguruak, kontzertuak, bertso-afariak eta hitzaldiak, besteak beste. Bernardo Atxaga, Danele Sarriugarte, Iratxe Retolaza, Gose, Bide Ertzean, Metrokoadroka eta Fermin Muguruza arituko dira aurtengo edizioan.

Katixa Agirrek liburu berria aurkeztu du

Atertu arte itxaron du izenburua, eta eleberri bat da

Ostirala, 2015-03-27 |
Katixa Agirrek liburu berria aurkeztu du

Katixa Agirrek bere hirugarren liburu argitaratu berri du, eta asteazkenean aurkeztu zuen jendaurrean, Bilboko Elkar aretoan, argitaletxe horren eskutik kaleratu baitu lana. Aurrez bi ipuin-liburu argitaratutakoa da Agirre: Sua falta zaigu (2007) eta Habitat (2009), biak ere Elkar etxearekin. Sei urte igaro dira azkenekoz autoreen plazan ibili zenetik, eta, denbora-tarte horretan, besteak beste, doktore-tesia idatzi du. Eleberri hau idazteko proiektua aspalditik zeukan buruan.

Galder Perezek eta Maisha MCek irrati-antzerki ikastaro bat gidatuko dute Bilbon

Osteguna, 2015-03-26 |
Galder Perezek eta Maisha MCek irrati-antzerki ikastaro bat gidatuko dute Bilbon

Irratiak eta antzerkiak harreman estua izan dute espresiobideen historian. Irrati-antzerkia izan bada nolabaiteko azpigenero bat, Beckett edo Artaud bezalako egileek idatzi izan zituzten irratirako pentsatutako antzezlanak, eta irratiak ere egin izan du tarteka salto oholtzara. Galder Perez teatro-idazle, zuzendari eta aktoreak irrati-antzerki ikastaroa eskainiko du apiriletik aurrera BilbaoArten, Maisha MCrekin batera.

Hiru kaiera gehiago

Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia berri plazaratu dituzte

Asteazkena, 2015-03-25 |
Hiru kaiera gehiago

Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia berri aurkeztu ditu gaur. Honakoan, Anne Sexton poeta iparramerikarra, Sophia de Mello poeta portugaldarra eta Gabriel Ferrater poeta katalanaren lanak ekarri dituzte euskarara. Donostiako Kaxilda etxean egin den aurkezpenean, hiru itzultzaileek hartu dute parte.

Amuak

Bideoa

    Odolean daramate. Literatura. Eta lema horixe ipini diote aurtengo Literaturiari, talde eragilearen lanari esker eta odol-emaileen errezitaldi, saio, poteo eta abarren bitartez gauzatuko den hiru eguneko jaialdiari. Era berean, ardoa izango dute aurtengo jaialdiaren ardatz, ardoa idazle askoren inspirazio-iturria izan denez.

    Egitarauaren aurrerapena egin genuen duela egun batzuk. Hauxe ESTEKA.

    Eta ondokoa, aurtengo Literaturia aurkezteko prestatu duten bideoa.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak