Bernardo Atxaga: "Lehen inpresio poetikoa 'Lawrence Arabiakoa' filmak eman zidan"

Saiakera bat eta bi ipuin batu ditu Txoriak kolpeka (Pamiela) liburuan

Osteguna, 2014-11-27 |
Bernardo Atxaga:

14 edo 15 urte izango zituen Bernardo Atxagak, Lawrence Arabiakoa filma ikusi zuenean Tolosako Leidor zineman. "Lehen inpresio poetikoa film hark egin zidala uste dut", hala adierazi du Asteasuko idazleak Txoriak kolpeka (Pamiela, 2014) liburuaren aurkezpenean. Eragin hura Etiopia (Pott liburutegia, 1978) poesia liburuan igarri daitekeela dio, "zeinetan desertuak halako garrantzia duen". Geroztik, buruan izan du militar zein idazle britainiarraren inguruan idazteko gogoa. Iaz, Nevadako Egunak (Pamiela, 2013) liburuaren aurkezpenean ere aipatu zuen Lawrence Arabiakoari zion miresmena. Hari eta haren irudiari. Eta akaso, noizbait, Lawrence Arabiakoari buruz idatziko zuela zerbait. Iritsi da eguna. Txoriak kolpeka liburuan topatuko duzue, beste bi ipuinekin batera.

Etxepare album ilustratuen sariari buruzko bideoa

Osteguna, 2014-11-27 |
Etxepare album ilustratuen sariari buruzko bideoa

Etxepare album ilustratuen sariari buruzko bideoa zabaldu berri dute antolatzaileek. Ana Errondosoro eta Garikoitz Jaso dira bideoaren egileak, eta orain arte saritu eta argitaratutako liburuetako irudiekin osatu dute. Jarraian ikus dezakezue:

Liburuak erakusketa-gai

Osteguna, 2014-11-27 |
Liburuak erakusketa-gai

Argitaletxea EDO!k azken hilabeteetan argitaratu dituen bi libururi loturiko erakusketak ikus daitezke egunotan: Ainara Lasa Perezen Falta (Ez) diren gauzak liburuari loturikoa Donostiako Garoan, Lorena Martinez Oronozen Maite dut liburuari loturikoa Durangoko Arteka liburu-dendan. Ostiral honetan izango da Durangoko erakusketaren inaugurazioa.

Hiru lan berri Ataramiñeren eskutik

Asteazkena, 2014-11-26 |
Hiru lan berri Ataramiñeren eskutik

Hiru lan berri aurkezteko ekitaldi berezia antolatu du Ataramiñek ostiralean Bilboko Errondabide kultur elkartean. Aurkezpen hutsetik haratago, espetxearen inguruko zenbait zertzelada planteatuko dituzte, Ataramiñe eta espetxe sorkuntzari lotuak denak.

Amuak

Bideoa

    Samuel Beckett idazle irlandarraren Molloy eleberria aurkeztu dute gaur. Gerardo Markuletak ekarri du euskarara, Meettok argitaletxearen eskutik. Aurkezpenean, itzultzaileak hainbat zertzelada eman ditu eleberriaren nondik norakoez: Molloy hau trilogia baten lehen partea da, ondotik datozkio Malone Meurt eta L’Innomable. Hiruetan ere, pertsonaia nagusi baten jarioa da liburuaren ardatza; existentziaren absurdoa eta zentzurik eza, aldiz, muina. Frantsesez idatzi zituen lanok Beckettek, ingelesez zeukan estiloa kendu nahi zuelako gainetik. Markuletak esan duenez, berrogeita hamar literatur lanetik gora itzuli ostean, hauxe gertatu zaio nekezen: luzeragatik, narratzailearekin enpatizatzeko ezintasunagatik… Hala ere, azpimarratu du merezi duela horrelako lan klasikoak gure hizkuntzara ekartzea, zailak izanagatik. Ekarpena egiten diote hizkuntzari, eta irakurle-belaunaldi berri bat elikatzen dute. Halaber, Ramon Etxebeste Meettokeko editorearen esanetan, garrantzitsua zen Beckett euskaratzea, XX. mendeko kanona markatu duen heinean. Becketten zenbait lan laburrago baditugu jada euskaraz, hala nola, Godoten zain eta Lehen Amodioa.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak