Irakurraldiak irailean

Asteazkena, 2015-09-02 |
Irakurraldiak irailean

“Poesia orduak” ekimenak eman ohi dio hasiera, gutxi-asko, urtero literaturak dakarren errezitaldi eta irakurraldien segidari. Teatroa alde batera utzita, poesiak egiten du errazen jauzi liburutik oholtzara, poztekoa da irailean bi narrazio lanekin ere saiakerak egingo direla ikusteak. (Argazkian: Ixiar Rozas "Beltzuria"ren irakurraldi batean).

Idazleekin solasean

Irailetik osatu dugun elkarrizketen zerrenda

Osteguna, 2015-07-30 |
Idazleekin solasean

Aurten ere sarri jo dugu idazleengana galderaz beteta: astero-astero ekarri dizuegu elkarrizketa bat, tarteka, erreportajea. Aste honetako errepasoari bukaera emateko post honetan bildu ditugu irailetik hona egindako elkarrizketa guztiak. Erreportajeen zerrenda ere ipini dugu amaieran. On egin!

Vitoria-Gasteiz Saria, martxan

Haur zein gazte literatura itzulpenak saritzea du xede

Osteguna, 2015-07-30 |
Vitoria-Gasteiz Saria, martxan

Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpen onenak saritzea du xede. Honakoan, hamabigarren edizioa beteko du Vitoria-Gasteiz Sariak. Azken bi urteotan Gasteizko itzultzaileetara mugatu zuten partehartzea. Aurten, abiatu zeneko oinarrietara itzuli da sariketa eta Gasteizen erroldatuta ez dauden itzultzaileek ere har dezakete parte.

Irailetik publikatu ditugun "Amuak"

Asteazkena, 2015-07-29 |
Irailetik publikatu ditugun

"Amuak" atalean erreferentziak, bitxikeriak, irakurketa gomendioak, itzulpenak bildu ohi ditugu. Irailetik plazaratu ditugun "Amuak" topatuko dituzue bertan zerrendaturik.

Amuak

Bideoa

    Ia hamar urteren ostean poesia-sorkuntzara bueltatu da Gerardo Markuleta, eta poema-liburu berri bat argitaratu du Erein etxearen eskutik: Denbora bere lekura.

    Iragandako denbora pisu izan zaio poetari luzaroan, haurtzaro gatazkatsua eta nerabezaro gorabeheratsua bereziki. Zentzu horretan, atzera begira ipini eta iraganaren arrasto horietaz hitz egitea sendagarri gertatu zaio, bere buruarekin adiskidetzeko modu bat.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak