Asmo ederrak poltsikoan?

Osteguna, 2014-10-30 |
Asmo ederrak poltsikoan?

V. antzerki proiektu deialdia jarri du abian Donostia Kulturak. Proiektu irabazleak 4.000 euroko diru laguntza jasoko du sorkuntzarako, eta ondoren Poltsiko Antzerki jaialdiaren barruan estreinatuko da. Albiste honetan jasoko duzue deialdi honen berri.

Garazi Ugalde Pikabea eta Gorka Salces Alcalderen poemak

Asteazkena, 2014-10-29 |
Garazi Ugalde Pikabea eta Gorka Salces Alcalderen poemak

Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia lehiaketako azken sarituen lanak eman ditu argitara Bermingham argitaletxeak: Garazi Ugalde Pikabearen Korapiloak lokarrietan, eta Gorka Salces Alcalderen Haize takikardikoa. Lan bakoitzaren hasierari luzatu diogu begirada. (Argazkia: DVtik).

Kafe Bar Bilbao lehiaketaren 12. edizioa

Asteartea, 2014-10-28 |
Kafe Bar Bilbao lehiaketaren 12. edizioa

Kafe Bar Bilbaok teatro laburreko gidoien sariaren 12. Edizioa jarri du martxan. Kafe Bar Bilbaok Tartean teatroaren laguntzarekin plazaratu du deialdia. Aurreko edizioetan Gaizka Sarasola, Fredi Paia, Iñaki Odriozola, Pako Aristi, Xabier Lopez AskasibarHEMEN topatuko dituzue 2001etik saritutako testu guztiak. (Argazkian: iazko sari banaketa).

Literatur amu ugari, aste honetan Ondarroan

Ostegun honetan jakingo da Augustin Zubikarai Nobela Sariaren irabazlea

Astelehena, 2014-10-27 |
Literatur amu ugari, aste honetan Ondarroan

Ostegunean hasi eta igandera bitarte, ekitaldi ugari topatuko dituzue Ondarroan. Garazi Kamioren Orube abandonatuak (Elkar) nobela berriaren aurkezpen ekitaldia, Ainhoa Alberdiren Zapatak antzerki saioa, Mikel Etxabururen Hodeiak zapatetan poesia errezitaldia, Nola belztu behar zuria Joxan Artzeren inguruko ikuskizuna, Xabier Lizaso eta Andoni Egañaren Garai hura gara, Salto antzezlana... III. Literatur Amuak izeneko zikloaren baitan, Augustin Zubikarai Nobela Saria ere banatuko da.

Amuak

Bideoa

    Mikel Peruarenak Su zelaiak nobela berria aurkeztuko du Susa argitaletxearen eskutik.

    Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.

    Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak