Gijoneko Aste Beltzan izan da Jon Arretxe

19 kamara nobelaren aurkezpen ekitaldian lagun ugari elkartu ziren

Asteazkena, 2012-07-11 |
Gijoneko Aste Beltzan izan da Jon Arretxe

Madrildik Gijonerako bidea egin zuen aurreko astean Tren Beltzak, eta horrela hasi zen hain ospetsu bilakatu den Aste Beltza. Urtero mundu osoko idazle, editore eta kritikoak biltzen ditu eta aurtengoan 140 inguru idazle izan dira Gijon aldean. Horien artean izan da Jon Arretxe. Hitzaldiak, aurkezpenak eta irakurketak antolatzeaz gain, kontzertuak, erakustaldiak eta bestelako saioak ere egiten dira Aste Beltzaren aitzakian eta, horri esker, jende askorengana iristeko aukera izan du. 19 kamara (Erein) liburuaren aurkezpen ekitaldian, "aretoa bete betea egon zen, 200dik gora lagun elkartu ziren" aitortu digu.

 

Gijoneko Aste Beltzan izan zinen aurreko asteburuan. Gustura itzuli al zara handik?

Oso gustura, benetan. Ez nintzen guztiz konbentzituta joan. Alde batetik, tren batean sartu behar nuen hainbat pertsonekin, gehienak ezezagunak, eta ni ez naiz lehengo momentuan berriketan hasten den horietakoa. Baina idazle pilo bat eta kazetari pilo bat ezagutu ditut, zaleak ere...

Gauza ederrak pasa zaizkit gainera. Tren Beltzean, Madrildik Gijon aldera bidean, greban diren meatzarien ondotik pasa ginen eta eurekin elkartzeko aukera izan genuen. Oso polita izan zen.

Eta Gijonen ere, oso ondo. Nire liburuaren aurkezpen-ekitaldian aretoa bete-betea egon zen, 200dik gora lagun elkartu ginen. Oso aurkezle ona izan nuen gainera, Juan Bolea. Oso ondo asmatu zituen 19 kamara nobelako klabe nagusiak; eta oso ondo azaldu zituen nobelaren inguruko kontuak. Saio atsegina egin genuela uste dut eta jende pilo bat hurbildu zen. Liburua han bertan zegoen erosteko, eta oso ondo mugitu zen.

 

Gijonekoa, beraz, plataforma ederra izan da.

Kanpora ateratzen zarenean konturatzen zara Euskal Herritik kanpo ez zaituela inork ezagutzen. Horrelako lekuetara joan beharra dago. Nik nobelak orain bi hizkuntzetan ateratzen ditut aldi berean, eta salmentetatik bizi naizenez, ba nahitaez egin behar ditut horrelako gauzak; gainera ondo ateratzen badira, ba fenomeno.

Juan Bolea, Empar Fernandez eta Jon Arretxe, Gijonen egin zen aurkezpen ekitaldian (argazkia: Facebook).

Bi hizkuntzetan aldi berean argitaratzea abantaila izan da zure kasuan.

Duda barik. Baina horrek aldi berean ekarri behar du promozio serio bat. Gijonen aurkezpenak egiten egon naizen bitartean, Madrilera, Valentziara joatera ere gonbidatu naute. Ea pixkanaka-pixkanaka ezagunak egiten garen mundu horretan ere.

Agertoki egokia da Gijonekoa, batez ere zuk lantzen duzun generoari lotuta dagoelako erabat, ezta?

Ezin hobea niretzat. Eta onena. Nobela beltzaren inguruan egiten dira antzeko ekitaldiak Bartzelonan, Getafen... Baina ez dauka konparaziorik. Ezin da imajinatu ere egin zer nolako azoka den Gijonekoa. Uste dut 25. saioa izan dela honakoa. Festa gisa funtzionatzen du baina liburu azokaren bueltan dago antolaturik. Aurten, 140 idazle izan dira handik igaro direnak. Prentsan ere oihartzun handia du.

Osagarri gisa, bideo hau batu dugu elkarrizketara.  `19 kamara´ nobelaren idazketa prozesua nola izan zen jasoa dago ETBren lan honetan.

Bideoak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Getarian paseatzeko joera du Pako Aristik. Itsasertzean egindako paseo horietan topatu zituen poema berri hauen haziak. Hortik izenburua: Urari ostutako poemak (Susa, 2014).

    Liburua aurkeztearekin batera, errezitaldiak eskainiko dituela iragarri du Urrestillako idazleak. Lehena asteazken honetan, urriak 1, Donostiako Garoa liburu dendan (Zabaleta kalea 34). 19:00etan hasiko da poesia emanaldia.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak