Maite Toledoren poemak

Asteazkena, 2013-05-22 |
Maite Toledoren poemak

Maite Toledok Hemen poesia liburua kaleratu berri du Beta argitaletxearen eskutik. Jarraian topatuko dituzue hiru poema, lagin gisa.

 

 

Maiatz aldizkariaren 56. alea

Asteartea, 2013-05-21 |
Maiatz aldizkariaren 56. alea

Maiatz aldizkariaren 56. alea aurkeztu zuten Baionan Maiatz solasaldien egitarauaren barruan. Ohiko moduan, testuen eskaintza anitza topatzen ahal da orriotan: poemak, narrazioak, itzulpenak, gogoetak, kritika eta albiste laburrak.

‘Ispilu hautsia’ eta ‘Gauzen orden naturala’, Literatura Unibertsaleko erreferentzia berriak

Astelehena, 2013-05-20 |
‘Ispilu hautsia’ eta ‘Gauzen orden naturala’, Literatura Unibertsaleko erreferentzia berriak

Literatura Unibertsala bildumaren bi erreferentzia berri aurkeztuko dira aste honetan. Mercè Rodoredaren ‘Ispilu hautsia’ (Antton Olano Irurtiak itzulia) eta António Lobo Antunesen ‘Gauzen orden naturala’ (Iñigo Roque Eguzkitzak itzulia). Bi liburu hauen aurkezpen-ekitaldia datorren asteazkenean egingo da, Maiatzak 22, eguerdiko 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

New Yorken, poeta artean

Pen World Voices Festival jaialdian izan berri da Tere Irastortza

Osteguna, 2013-05-16 |
New Yorken, poeta artean

2005etik hona, urtero ospatzen da Pen World Voices Festival poesia jaialdia New York hirian. Astebeteko iraupena du eta lurralde ezberdinetako idazleak gonbidatzeko ohitura dute. Aurten, Tere Irastortza izan da New Yorkeko Unibertsitatean errezitatzen aritu den idazleetako bat. Maiatzaren 3ko ekitaldian, Melcon Mateu idazle katalana eta Odi Gonzales idazle ketxuarra izan zituen bidelagun. “Pen Clubak badu hizkuntz-eskubideen programa, beraz, baita interesa ere. Eta hori agerikoa zen jaialdi handi horren barruan”, Zaldibiko idazleak aitortu digunez.

Amuak

Bideoa

    Eñaut Elorrietak Deserriko kantak diskoa aurkeztu berri du, bakarkako lehena. Literaturaz blai dator diskoa: 'Geografia' kanta plazaratu da lehenik, Lander Garrok egin duen bideoklipean. Diskoan Garro bera, Joseba Sarrionandia, Mario Benedetti, Gabriel Aresti, Harkaitz Cano, Joan Oliver eta kantariak berak idatzitako hitzak baliatu ditu.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak