Joxan Artzek Jose Luis Zumetarekin egindako bi liburu berrargitaratu dituzte

Osteguna, 2014-12-18 |
Joxan Artzek Jose Luis Zumetarekin egindako bi liburu berrargitaratu dituzte

Ediciones 3e-k berrargitaratu ditu euskal poesia garaikidean oinarrizkoak diren bi liburu: laino guzien azpitik… eta sasi guztien gainetik…, Joxan Artzen, “Harzabal”-en poemez eta Jose Luis Zumetaren irudiez osatuak. Joxan Artzek orraztu egin du liburuen edizio berria. Lan horretan aritu da ere Belen Oronoz, euskal filologoa, Artzeren literaturan aditua, eta Josanton Artze ´Harzabal”: Inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979) tesiaren izeneko egilea. (Argazkiak: Ediziones 3e).

Yolanda Arrietaren liburu gomendioa

John Steinbeck-en Saguak eta gizonak, Ińigo Errastik itzulia

Asteazkena, 2014-12-17 |
Yolanda Arrietaren liburu gomendioa

Irakasle ikasketak egin zituen Yolanda Arrietak, eta baita Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ere. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin. Hainbat liburu argitaratu ditu, halaber, haur gazte zein helduen literaturan. Liburu bat proposatzeko eskatu diogu eta  John Steinbeck-en Saguak eta gizonak liburuari buruzko iruzkina igorri digu. "Steinbeck-ek maisuki lortzen du irakurlea fikzioaren amaraunean estekatzea, prosa zuzen eta sentikorrez, elkarrizketa bizkor eta trama itogarri bezain indartsuez". Halaxe dio Yolanda Arrietak. Ińigo Errastik itzuli zuen eta berarentzat ere badu aipurik Arrietak: "euskarazko jarioak bat egiten du John Steinbeck-en jatorrizko ingelesarekin, fikzio on ororen eremu komunean".

"Kapital publikoa" errezitaldiak

Asteazkena, 2014-12-17 |

Azaroan Donostian aurkeztu zuen lehenik, abenduaren 6an Durangoko azokan ondoren. Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa poesia liburu berria bidea egiten hasi da literatur zaleen irakurgaien artean. Liburuko poemak zuzenean entzuteko aukera ere egongo da aurki, egilearen ahotik biluzik, poesiarekin aurrez aurre. Jarraian topatuko dituzue abendua-urtarrileko datak. (Argazkia: Berria).

Urrezko Bibliotekako bi ale aurkeztu dituzte

Jules Verneren Mikel Strogoff eta Joseph Conraden Ilunpeen bihotzean irakurgai ditugu berriro, liburu formatuan.

Asteartea, 2014-12-16 |
Urrezko Bibliotekako bi ale aurkeztu dituzte

Literatura Unibertsala bildumako lehen 100 izenburuak ezin eskura zitezkeela ikusita, EIZIEk Urrezko Biblioteka ekimena diseinatu zuen 2010ean, 100 liburu horietatik 20 berreskuratzeko asmoz, atzera irakurleen eskura ipintzeko. Elkar etxeari esleitu zioten berrargitalpena, lehiaketa publiko bitartez. Bi ale aurkeztu dituzte asteon: Jules Verneren Mikel Strogoff (Karlos Zabala) eta Joseph Conraden Ilunpeen bihotzean (Ińaki Ibańez).

Amuak

Bideoa

    Eguneroko egoera itxuraz xume horiek izan dira, beste behin ere, Jabier Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa… horiek guztiak azaltzen dira Hilen logika ezkutua (Erein)  liburuan.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak