Kalean da Maiatz-60 aldizkaria

Asteartea, 2015-04-21 |
Kalean da Maiatz-60 aldizkaria

Apirilean zabaldu berri du Maiatz-ek izen bereko aldizkariaren 60. alea. Ohiko moduan, kronika, poema, narrazio eta albisteetan, ahots anitz.

Donostiako autoedizio topaketan parte hartzeko deialdia zabalik

Dabadaba aretoan egingo dute, ekainaren 14an

Astelehena, 2015-04-20 |
Donostiako autoedizio topaketan parte hartzeko deialdia zabalik

Guillotina du izena festak eta iaz egin zuten estreinakoz. Argitaletxe txikientzat eta fantzine-egileentzat txoko bat sortzeko asmoarekin jarri zuten martxan Mikel, Paula eta Maite Donostia eta Iruņeko marrazkilariek. Festa-kutsua dario topaketa honi, eta fantzineak eta arte-liburuak erakutsi ez ezik, kontzertuak, haurrentzako eta bestelako ekitaldiak ere egingo dituzte. Lehenengo edizioak arrakasta handia izan zuen, hogeitik gora talde eta agerkarik hartu zuten parte.

Irudia: Guillotina

“Ibilera desegoki batzuen kontakizuna da, erraietatik azaldua”

Gaizka Zabartek nobela berria aurkeztu du: Jende desegokia (Susa)

Osteguna, 2015-04-16 |
“Ibilera desegoki batzuen kontakizuna da, erraietatik azaldua”

Gaizka Zabartek Donostian eskaini duen prentsaurrekoan adierazi duenez, ibilera desegoki batzuen kontakizuna egin du bere nobela berrian. Pertsonaien artean hurbiltzeak eta urruntzeak emango dira, amodio-desamodio kontuak, bakardadea, gorrotoa, mendekua, botere harremanak eremu diferenteetan... “Baina batez ere, presenteenak mendekua eta amodioa-desamodioa dira. Nahiz eta elementu gehiago ere gurutzatzen diren, bizitzan ohikoak diren elementuak”, Zaldibarko idazleak aditzera eman duenez.

Pablo Antoņanaren "Kronika txikia" berreskuratua

Atzo aurkeztu zuten liburua Pamiela etxekoek, Iruņeko Auzolan liburu-dendan

Osteguna, 2015-04-16 |
Pablo Antoņanaren

Pablo Antoņanaren 1972ko obra, Kronika txikia, berreskuratu du Pamiela argitaletxeak, euskaratuta berreskuratu ere, Luis Mari Larraņagaren itzulpenean. Atzo aurkeztu zuten lana, Iruņeko Auzolanen, eta bertan izan ziren idazlearen hiru senide (Elvira Sáinz, Elvira Antoņana eta Blanca Antoņana. Era berean, Toņo Muro, Antoņanaren lanen adituak eta Larraņaga itzultzaileak ere parte hartu zuten. Jauntxo-familia baten gainbehera kontatzen du eleberriak.

Amuak

Bideoa

    Agendetan apuntatzeko moduko hitzordua zabaldu du Atx teatroa taldeak: Arren ganbara eta emeen sotoa antzezlana hainbat plazatan eskaini ostean, apirilaren 24an 21:30ean uda aurreko azken emanaldia eskainiko dute Azpeitiako Soreasu antzokian. Luis Riazaren testu batetik abiatu da lana, Iņaki Ziarrustaren moldaketarekin "Ganbaran arrak bizi dira,arrentzat arrek sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza".

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak