Probakoa

Osteguna, 2011-10-06
Probakoa

Irakurrieran saioan elkarrizketa egin zioten Patxi Zubizarretari Joan (Txalaparta, 2010) liburuaren harira. Gotzon Barandiaran eta Edorta Jimenezek gidatzen dute Irakurrieran saioa Bizkaia Irratian, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik.

Irakurketa dramatizatua: Gabriel Aresti

Astelehena, 2011-07-11
Irakurketa dramatizatua: Gabriel Aresti

Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktoreek Gabriel Arestiren lau poemaren irakurketa dramatizatua egin zuten Testuketan irratsaioan: 'Egia bat esateagatik', 'Ni eta nik diodana', 'Gizonaren ahoa', eta 'Kausaren kausa'. 'Gizonaren ahoa' poemarekin esperimentua ere egin zuten, 'gizona'ren ordez 'emakumea' jarrita.

Irakurketa dramatizatua: Asel Luzarragaren testua

Astelehena, 2011-07-11
Irakurketa dramatizatua: Asel Luzarragaren testua

Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktoreek Testuketan irratsaioan dramatizatutako Asel Luzarragaren testua.

Poemen omenez: Marialuz Albuja Bayas

Astelehena, 2011-07-11
Poemen omenez: Marialuz Albuja Bayas

Marialuz Albuja Bayas (Quito, 1972) poema batzuk kaleratu ziren 2010ean Ezinezko pendiza tituluarekin, Asier Sarasolak itzuliak batBada proiektuaren barruan.

Poemen omenez: Amaia Lasa eta Itxaro Borda

Astelehena, 2011-07-11
Poemen omenez: Amaia Lasa eta Itxaro Borda

Hona hemen Amaia Lasa eta Itxaro Bordaren poesiagintzan oinarriturik, Asier Sarasolak Testuketan saiorako egindako pieza.

Poemen omenez: poesia eta zinema

Igandea, 2011-07-10
Poemen omenez: poesia eta zinema

Asier Sarasolak hainbat filmetan dagoen poesiari arrastoa jarraitu dio Testuketanen egindako pieza honetan.

Poemen omenez: Vladimir Holan

Igandea, 2011-07-10
Poemen omenez: Vladimir Holan

Asier Sarasolak Vladimir Holani buruz Testuketanen egindako pieza.

Aizpea Goenaga, elkarrizketa

Igandea, 2011-07-10
Aizpea Goenaga, elkarrizketa

Aizpea Goenagak Euskaltzaindia BBK-Toribio Alzaga saria eskuratu zuen 2005ean Santxa antzezlanarekin.

'Egile eskubideak', elkarrizketak

Igandea, 2011-07-10
'Egile eskubideak', elkarrizketak

'Egile eskubideak' gaia jorratu zen Testuketan saioan. Fito Rodriguez eta Natxo Rodriguez izan ziren gonbidatuak.

Fertxu Izquierdo, elkarrizketa

Igandea, 2011-07-10
Fertxu Izquierdo, elkarrizketa

Fertxu Izquierdok Gerratearen aztarnak poesia liburua kaleratu zuen Pamiela argitaletxearen eskutik, 2007. urtean. Xabier Gantzarainek eta Mikel Peruarenak egin zioten elkarrizketa Testuketanen.

Amuak

Bideoa

    Paperezko Lagunak. Hala du izena Donostiako Garoa liburu dendaren baitan osatu den irakurle taldeak. Beņat Sarasolak gidatuko du eta lehen gonbidatua Lander Garro izango da. Gerra txikia (Susa, 2014) nobela aztertuko dute ostegun honetan, 20:00etan hasita. Solasaldia bi zatitan banatuko da, eta bigarren zatian idazlea present izango da. Interesa duenak idatzi dezala email bat donostia@egaroa.com helbidera edo pasa dadila Donostiako Garoa dendatik (Zabaleta kalea 34).

    Danele Sarriugarte eta Mikel Peruarena izango dira hurrengo saioetako idazle gonbidatuak. Paperezko Lagunak irakurle taldeko kideei aztergai izango diren liburuetan, %10eko beherapena egingo zaie.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak