Eric Dicharry-rekin elkarrizketa

Ez dut Madrilentzat idazten. Ez dut sariak eskuratzeko idazten. Nik zoro etxe baterat ez joateko idazten dut.

Osteguna, 2012-05-17
Eric Dicharry-rekin elkarrizketa

Eric Dicharry-k Hormatik hormaraino liburua kaleratu berri dui Maiatz argitaldariaren eskutik. Poesia dela esan genezake, baina berak nahiago du 'slam'. Elkarrizketan zehar balizko titularrak oparitu dizkigu, bata bestearen atzetik.

Iņaki Irasizabali elkarrizketa

Nobela beltzaren kutsua du `Orbe auziaren ingurukoak´ liburuak

Ostirala, 2012-05-11
Iņaki Irasizabali elkarrizketa

Mendi-bide batean agertu da Joseba Orbe idazlearen gorpua. Modu basatian erail dute eta zeresan handia piztuko da berehala. Bere ingurukoen artean eta baita hedabideetan ere. Iņaki Irasizabalen nobela berriaren trama nagusia hori da. Ez bakarra. Hari gehiago badira eta, hari horien atzean, zer pentsatua ematen duten jarrerak eta pertsonaiak topatuko ditu irakurleak. Nobela beltzaren oinarriei jarraitzen die Orbe auziaren ingurukoak (Elkar 2012) izeneko liburuak. Iņaki Irasizabal idazle bizkaitarraren ustez, estilo honetako liburuak "irakurterrazak dira eta, aldi berean, gauza sakonez hitz egiteko aukera ematen dute".

Egileak editore: elkarrizketak

Ostirala, 2012-05-04
Egileak editore: elkarrizketak

'Egileak editore direnean' erreportajea osatzeko hiru lagunei egin dizkiegu elkarrizketak: Andoni Salamero, Ibai Mendinueta eta Imanol Epelde. Hemen irakurri ditzakezue osorik.

Ione Gorostarzuri elkarrizketa

Lehen poesia liburua eman du argitara: `des egiten´ (elkar 2012)

Osteguna, 2012-04-26
Ione Gorostarzuri elkarrizketa

`des egiten´ (Elkar 2012) aritu dela esatera etorri da Ione Gorostarzu (Berastegi, 1984). Izenburuak ondo baino hobeto laburbiltzen du poetak, bere lehen liburuan, izan duen erronka. "Idaztea bera ere bada des egitea. Emaitzaren mesedetan, askotan, egiten jarraitzeko asko des egin behar duzu", hala aitortu digu hitzen uberan izan dugun solasaldian. Baina des egindako zati horiek ere, liburuaren zati dira. "Bidean geratu behar izan dute hitz, esaldi, poema askok... baina haiek beharrezkoak izan dira egiteko, biziraun dutenen bidelagun izan dira". Azken batean, Hitzek egiten gaituzte / esandakoek / esan gabekoek -migarrienak- / eta isildu gabekoek -lotsagarrienak-.

Iņigo Astizekin elkarrizketa

Ideien munduak gure gorputzean duen oihartzuna interesatzen zait

Osteguna, 2012-04-19
Iņigo Astizekin elkarrizketa

Iņigo Astizek Baita hondakinak ere poesia liburua kaleratu du Susa argitaletxearen eskutik. Euskal Herria edota belaunaldien arteko harremanei buruzko gogoeta mamitsuekin batera topatuko ditu irakurleak hozkailuek, aurikularrek eta irakurritako liburuek osatutako eguneroko mundu harrigarriak.

Elearaziko kideekin solasean

Itzulpengintzaz hausnartzeko blog-a jarri dute martxan

Osteguna, 2012-04-12
Elearaziko kideekin solasean

Itzultzaileek ez dute behar adina arretarik jasotzen. Hala uste du Danele Sarriugartek. "Literatura itzultzen baduzu, agian, zorte apur batekin, botako dizkizute zenbait lore, baina itzultzaile dabiltzanen gehiengoa beste testu praktikoagoekin ari da eta hor bai ez dela txintik esaten". Itzulpenaren existentzia bera ikusezina dela aitortzeraino. "Gure gremioa ikusgarriago bihurtzearen aldeko borrokari eutsiko diogu, apurka hobetzen joango denaren menturan". Borroka horretan, Elearazi blog-a jarri dute martxan Danelek berak eta Garazi Arrulak. Aurkezpen moduko idatzian diotenez, "itzulpena, hausnarketa eta sorkuntza izanen ditugu ardatz". Interesgarri iruditu zaigu bi itzultzaile hauen ekimena eta, hitzen uberan gauden honetan, euren adierazpenak jaso nahi izan ditugu honoko elkarrizketan.

Urtzi Urkizuri elkarrizketa

'Kezka bat gutxiago' poesia liburua kaleratu du Maiatz-ekin

Osteguna, 2012-03-29
Urtzi Urkizuri elkarrizketa

Urtzi Urkizuk (Lezo, 1975) bere bigarren poesia liburua kaleratu du Maiatz argitaldariaren eskutik. Gaur bertan errezitaldi bidez aurkeztu du Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean. Elkarrizketa honekin batera ikus ditzakezue emanaldian proiektatu diren bideoak.

Aitor Albistur-en idatzizko taupadak

Asteazkena, 2012-03-28
Aitor Albistur-en idatzizko taupadak

Aitor Albistur (Errenteria/Orereta, 1976) bertsolaritzan murgildua ezagutu dugu, ARGIAn kolaboratzaile, hitzekin lanean sarri. Bere poemak eta bertsoak jaso ditu berriki Bermingham argitaletxeak, Iparragirre saria jaso ostean: Sonetozko taupadak poesiaren arloan, Hiltzera kondenatua bertso-paper lehiaketan. HEMEN irakurri dezakezue osorik.

Garazi Kamiori elkarrizketa

Zortzi ipuin jaso ditu `Beste norbaiten zapatak´ bere lehen liburuan

Osteguna, 2012-03-22
Garazi Kamiori elkarrizketa

"Beti esan dut norberak bere burua pertsona arrunt moduan ikusten duela; eta noski, inguruko zenbait dituela arrotz, edo normaltasunetik kanpo baleude bezala. Baina hori ezin al daiteke alderantziz izan? Beharbada gu geu gara arraroak besteen begi arruntetan". Garazi Kamioren hitzak dira. Liburuari ekin aurretik, argigarri izan daitezkeenak. Eguneroko kontuak, ustez txikikeriak direnak, hartu ditu mintzagai. Eta gaur egungo pertsonaiak, ustez gu bezain normalak direnak, gorpuztu ditu istorio horien bueltan. Igartza Beka Saria eskuratu zuen duela bi urte. Eta sari hori izan zen `Beste norbaiten zapatak´ (Elkar 2012) liburuko zortzi ipuinen pizgarri nagusi. Hitzen Uberan izan dugun solasaldia jaso dugu lerrootan.

Jon Gerediagari elkarrizketa

'Ez dut nire bizitzari buruz hitz egin nahi, bizitzari buruz baizik'

Osteguna, 2012-03-15
Jon Gerediagari elkarrizketa

Jon Gerediagak hirugarren poesia liburua kaleratu berri du Pamiela argitaletxearen eskutik: Zentauro-hankak. Maitasuna da liburuaren ardatza, topikoetatik urruntzen den modu propio eta berezian eskainia.

Amuak

Bideoa

    Eņaut Elorrietak Deserriko kantak diskoa aurkeztu berri du, bakarkako lehena. Literaturaz blai dator diskoa: 'Geografia' kanta plazaratu da lehenik, Lander Garrok egin duen bideoklipean. Diskoan Garro bera, Joseba Sarrionandia, Mario Benedetti, Gabriel Aresti, Harkaitz Cano, Joan Oliver eta kantariak berak idatzitako hitzak baliatu ditu.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak