Pello Lizarralderi elkarrizketa

"Literaturak bizitzara eramaten ez banau, ez zait literatura interesatzen"

Ostirala, 2012-11-30
Pello Lizarralderi elkarrizketa

Ez du presarik idazteko. "Mantso idazten dut". Ez du oharrik hartzeko ohiturarik. "Oso memoria onekoa naiz. Izan ditut disgusto txiki batzuk baina aspaldi konbentzitu nintzen ez dudala ideia genialik". Pello Lizarralderen adierazpenak dira hauek. Orbanak (Erein, 2012) liburuak duen indarra miragarria da ordea. Ezin hobetu azaldu zuen Xabier Artolak web orrialde honetan bertan egin zuen Liburu gomendioan: "istorioa ez ezik, mundu bat, giro bat, izateko eta bizitzeko modu batzuk zeureganatuko dituzu ia oharkabean". Lizarralderengan dena ez baita paisaia, giroa, forma. Galdera batzuk ere utziko ditu airean. Zein neurritaraino da inor zigorra ezartzeko edota bere kabuz justizia egiten hasteko?

'Made in Galiza' liburuaz solasean

Sechu Sende idazleari eta Txerra Rodriguez itzultzaileari egin dizkiogu elkarrizketak

Ostirala, 2012-11-23
'Made in Galiza' liburuaz solasean

Sechu Senderen Made in Galiza narrazioen liburua kaleratu du Txalaparta argitaletxeak, Txerra Rodriguezek galegotik ekarria. Liburuaz solasean jardun gara egilearekin batetik, itzultzailearekin bestetik. Besteak beste soziolinguistika, ilusionismoa, Galiza motak... eta nola, ez, literatura izan ditugu hizpide.

Gari Udaberi elkarrizketa

“Kolonbian bahituta” (Txalaparta) argitaratu du, Asier Huegunekin batera

Ostirala, 2012-11-16
Gari Udaberi elkarrizketa

2003ko irailaren 12an, Kolonbiako ELNk Asier Huegun euskalduna bahitu zuen eta, harekin batera, ingeles bat, alemaniar bat eta lau israeldar. ELNk bahiketa egiteko argudio politikoak eman zituen, eta auziak berehala oihartzun handia izan zuen Euskal Herrian. Bahitzaileek Asierri eguneroko bat idazten utzi zioten eta eguneroko horri jarraituz  osatu du “Kolonbian bahituta” (Txalaparta 2012); Gari Udaberen ezinbesteko laguntzaz idatzi duen liburua.

Bertol Arrietarekin solasean

Zerotik behin eta berriz hastea erotzeko modu segurua da, ez baduzu literaturan egiten behintzat

Ostirala, 2012-11-09
Bertol Arrietarekin solasean

Bertol Arrietak Alter ero liburua kaleratu du Susa argitaletxearen eskutik. Zortzi narrazio, edonorenak izan daitezkeen minak azaleratzeko, bizitzan egindako aukeren bazterrean utzi ditugun bideak gogoan hartzeko. Umorez, sotiltasunez, pelikula baten erritmora irakurri daitezkeen hitzezko eszenen bitartez.

2004an kaleratu zuen Txikira beti hordago!, bertako 'What a wonderful world' narrazioa ardatz hartuta zuzeneko hainbat emanaldi egin zituen. Bertol Arrietaren alter eroen munduan murgiltzeko aukera dugu orain Susak kaleratu duen liburuan, eta egileak berak hainbat gai jorratzeko zabalik duen blogean: Zure tunela.

Nagore Tolosari elkarrizketa

Zorion handiegia (Alice Munro) liburuaren itzulpenean hartu du parte  

Ostirala, 2012-11-02
Nagore Tolosari elkarrizketa

Meettok argitaletxeak Zorion handiegia (Alice Munro) liburua aurkeztu berri du. 10 ipuinez osatzen den bilduma da. Itziar Otegi, Aiora Jaka, Naroa Zubillaga eta Nagore Tolosa aritu dira itzultzaile lanetan. Itzulpen denei batasuna ematearren, Amaia Apaulazak egin ditu ipuin denen zuzenketak. Zein da, ordea, Alice Munro? Eta zer nolako kontuak jasoak ditu Zorion handiegia ipuin-liburuan? Kezka horiek argitu arren, Nagore Tolosa itzultzailearengana jo dugu. "Etxe-giroan gertatzen dira istorio asko", azaldu digu Nagorek. "Amak, aitak, semeak, alabak, izebak, osabak, lehungusuak, lehengusinak agertu ohi dira; adin eta lanbide guztietako pertsonaiak. Diferenteak bai, baina gehienok normal-normalak izanda, hain-hain bereziak izaten hainbeste –erridikuluak suertatzeraino– saiatzen garen gizarte honetan, arruntasunetik abiatzea eta horren aldarri txiki bat egitea txalotzekoa iruditzen zait".

'Esateko idazten dena': hiru elkarrizketa

Arantxa Iturbe, Juan Kruz Igerabide eta Aizpea Goenaga elkarrizketatu ditugu, Galeuscako hitzaldien harira

Ostirala, 2012-10-26
'Esateko idazten dena': hiru elkarrizketa

Arantxa Iturbe, Juan Kruz Igerabide eta Aizpea Goenaga izango dira aurtengo Galeuscaren baitako hitzaldietan euskarazko ekarpena egingo duten idazleak. 'Esateko idazten dena' izango dute hizpide, hedabideak, ahozkotasuna eta arte eszenikoen ikuspegitik hurrenez hurren.

Itxaro Bordari elkarrizketa

Amaia Ezpeldoi detektibearen larruan sartu da Boga Boga eleberrian

Ostirala, 2012-10-19
Itxaro Bordari elkarrizketa

"Izugarri gustatzen zait Amaia Ezpeldoien larruan sartzea. Nitarik ere biziki hurbil dago pertsonaia, noizbait erran dut nire alter-(h)egoa zela...". Ezpeldoi detektibearen bosgarren nobela karrikaratu du Itxaro Bordak: Boga boga (Susa). Aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da baina, honakoan, bost neska adiskideren laguntza izango du. Noski, ertz gehiago ere badira Ezpeldoi detektibearen abentura berrian: "Aldi honetan nahi nuen fikzioaren bidez aztertu zer bihurtu zen Ipar Euskal Herria erakunde armatuaren hogeita hamar urteko presentzia gogorraren menpean", aitortu digu Baionako idazleak.

Aitziber Alonsorekin solasean

Paul Gallicoren Elur-antzara (Hamaikabooks) liburua ilustratu du

Ostirala, 2012-10-12
Aitziber Alonsorekin solasean

Paul Gallicoren Elur-antzara liburua kaleratu du Hamaikabooks argitaletxeak. Aitziber Alonsok ilustratu du liburua, Ane Urrestarazuk ekarri du euskarara, Uxue Alberdiren ahotsarekin grabatu dute osorik. Alonsorengana jo dugu, proiektu honen nondik norakoak ezagutzera.

Mikel Zubeldiari elkarrizketa

Hiru ipuin jaso ditu Marlboro gizona (Alberdania) liburuan

Ostirala, 2012-10-05
Mikel Zubeldiari elkarrizketa

“Ipuin lehiaketetan ipuin onak saritzen dira askotan. Eta uste dut ez dutela beti behar bezalako oihartzunik izaten”. Mikel Zubeldiak Donostia Hiria saria irabazi zuen Marlboro gizona ipuinarekin. Txomin Agirre edota Julene Azpeitia sarietan ere garaile izan da beste ipuin batzuekin. Alberdaniak, berriki, Mikel Zubeldiaren hiru ipuin jaso ditu Marlboro gizona izenburupean plazaratu duen liburuan. “Julene Azpeitia sariketan garaile suertatutako beste bi ipuin hemen sartzen utzi izana pozgarria izan da”, aitortu digu. Mikel Zubeldiaren narrazioetan umorea da osagai nagusietako bat, “batzuetan esperantza ezaren putzutik sortutako umore lohia bada ere”.

Patxi Zubizarretari elkarrizketa

36ko gerra ostean kokatu du nobela berria: Hiru gutun Iruñetik (Pamiela)

Ostirala, 2012-09-21
Patxi Zubizarretari elkarrizketa

1939ko uztailaren 25ean, aurrena Irati treneko merkantzia bagoietan Irunberriraino eta kamioietan gero, ehundaka preso eraman zituzten Iruñetik Erronkari ibarraren izen bereko herrira. Langile batailoiak delakoetan lan egitera. Hiru gutun Iruñetik nobelako protagonista batzuk giro horretan kokatu ditu Patxi Zubizarretak. "Oso fisikoa izan da. Erreportaje bat ikusi nuen telebistan, `Al enemigo ni agua´ izenekoa, eta hor piztu zitzaizkidan hainbat alarma, tartean familian entzundako istorio batzuk", adierazi digu Hitzen Uberan izan dugun solasaldian.

Amuak

Bideoa

    Toure sasi-detektibearen sagako bigarren nobela plazaratu du Jon Arretxek: 612 euro (Erein). Iaz argitara eman zuen 19 kamera (Erein, 2012) liburuaren segida da, beraz. Erritmo biziko nobela, umorea oso presente dagoela aitortu du idazle bizkaitarrak. Aurrekoan bezala, nobela beltzaren generoko trama du eleberriak eta Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu du Arretxek.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak