Amuak askotariko piezak harrapatzen ditu: literatur kritikak, bitxikeriak, iruzkinak, perlak... Bidali zurea! This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Xabi Strubell: disko berria poetika propio baten arrastoan

Astelehena, 2011-01-03 |
Xabi Strubell: disko berria poetika propio baten arrastoan

Xabi Strubell ezaguna da euskal musikazaleen artean. Egunotan disko berria zabaldu du sarean doan, gitarra eta esperimentazioa bidelagun, eguneroko soinu paisaiekin osatua. Aukera aparta poesiagintzarekin harreman estua duen sortzailearen lanean murgiltzeko.

 

Xabi Strubellek Aeioummmm bakarkako diskoa, esperimentazio senari jarraituta atera. Strubellek egun Zura taldearekin bideratzen du bere sormenaren parte handi bat, lehenago Dut eta Anari-rekin ezagutu badugu ere. Sumatzen da pertsona batek noiz duen barrua sutan, mugimenduan, kezka eta erronka berrien peskizan. Xabi Strubell-en arrastoan sormen-urratsak kateatzen hasi eta luzea da egin beharreko bidea.

Strubell-ek sarean jarri berri duen Aeioummmmm izeneko disko berria deskargatu, entzuten hasi eta segituan etorri zaizkigu gogora Hondarribiko musikariak azken urteotan egindako lanak: Zura-ren eskutik euskal bossaren unibertsoan murgildu gintuen 2008an Kiribil (Gor) diskoarekin. Talde beraren Ilargi handi, zauri zarae (Potxo/Metak) estreinako lanean soinu elektrikoagoak proposatuak zituen 2005ean. Azken honetan Lauaxetak eta Bitoriano Gandiagak egindako Federico Garcia Lorcaren poemen itzulpenak musikatu zituen.

Zura-rekin egindako bi diskoen artean musika, irudia eta poesia uztartzen zituen formatu txikiko proiektu batean ikusi genuen, 'uneguneak' izenekoa. Strubell-ek bere poesiarako joeraren berri eman izan digu horren aurretik ere: batetik euskal poesia blaga bloga izeneko gunea kudeatzen du (bertan topatuko dugu bere testu asko) eta bestetik Lauki bat zen izeneko testua plazaratu zuen 2008an, sarean eta doan hau ere.

Atzerago joango bagina, Dut taldearen letretan poesia bortitz, zuzen eta zintzoaren aztarnak daudela aipatu ohi dute zale askok. Ez zaie arrazoirik falta, Anarik berak zuzenekoetan kantatu izan duen Haize eza kanta gogoan hartu besterik ez dago: Bandera trapu bat da/haizerik ez badabil... kasu horretan Martxel Mariskalen laguntzarekin.

2008an Testuketan saioan elkarrizketa egin zitzaion Xabi Strubell -i:

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Lourdes Ońederraren Intemperies (Erein) nobelaz jardungo dute Zarautzen, urriaren 29an asteazkena arratsaldeko 18:30ean. Nobelako pertsonaiei gertatzen zaien bezalaxe, eguneroko bizitzan ere "hitzek lagundu egiten dute, eta korapilatu ere bai, eta gauzak mozorrotu". Puntu bateraino balio dute hitzek, hala uste du idazle donostiarrak. "Gero gauzak josterakoan, beste zerbait egiten duzu".

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak