Amuak askotariko piezak harrapatzen ditu: literatur kritikak, bitxikeriak, iruzkinak, perlak... Bidali zurea! This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Antonin Artaud: 'Nor naiz? Nondik nator?'

Osteguna, 2012-05-10 |
Antonin Artaud: 'Nor naiz? Nondik nator?'

Literatura Eskolari buruzko albistea osatzeko ekarri ditugu Antonin Artauden bi testu.

 

 

.
 

1994. urteko urrian zabaldu zuten Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean 'Gorputzen leizea: gorputzaren irudiratzea Frantzian'. Erakusketan hainbat artisten testu eta irudiak bildu zituzten, tartean Artaud. Erakusketaren katalogorako euskaratu ziren testuen artean daude honakoak:

POST-SCRIPTUM

Nor naiz?

Nondik nator?

Antonin Artaud naiz

eta esaten badut

esaten dakidan bezala

berehala

ikusiko duzue nola neure oraingo gorputzak

txiki-txiki eginda eztanda egiten duen

eta hamar mila alderdi desberdinetan

nabarmenetan

inoiz

ahaztu ezingo nauzuen

gorputz berri batean

biltzen den.

 

 

POST-SCRIPTUM

Metafisika,

mistika,

dialektika menperaezaina

existitzen diren lekuan,

dudan gosearen

kolon izugarria

aditzen dut bihurka

eta duen bizitza ilunaren pean

nire eskuei adierazten diet

                                              beren dantza,

                                         nire oinei

                                                  edo nire besoei.

Kantuaren antzerkia eta dantza

haserre biziko errebelamenduen antzerkia dira

giza gorputzaren miseriena

barreneraino sartzen ez den arazoen aurrean

edo pasibo,

                                                    espezioso

                                                  ergotiko,

                                                       barneraezin,

                                                   ikustezin

                                                                        delako gainditzen duena.

Orduan dantzari ekiten dio

KHA, KHA

blokeka

askoz ere idorragoak

baina organikoagoak izanik;

Zuzendu dadin ohartarazten dio

bere barruko likorearen desplazamenduetako

harresi beltzari;

hezurgabeko larben munduari

bertatik ateratzen baita balio ez duten intsektuen

amaierarik gabeko gaua:

                                         zorriak,

                                               arkakusoak,

                                             tximitxak,

                                          eltxoak,

                                               armiarmak,

eguneroko gorputzak goseagatik

hasierako kohesioa galdu duelako

sortzen da

eta galdu egiten du ahokadaka,

                                         mendika,

                                         bandaka,

                                                                   amaierarik gabeko teoriaka

bere energiaren

kolerak askatzen dituen

ke beltzak eta mingotsak.

('Le théâtre de la Cruaute' lanetik ateratako testuak)

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Irati Goikoetxeak Andraizea kontakizun bilduma aurkeztu du, Erein etxearen eskutik. Idazten ikaragarri disfrutatu duela aitortu du beasaindarrak, irribarrea ahoan idatzi dituela ipuinok eta espero duela irakurtzen duenak ere horrela egitea. Goikoetxeak esan duenez, ero-haizean bizi diren pertsonaiak dira nagusi liburuan: bihotzik ez dutenak, hildakoak daramatzatenak ipurdian... Inazio Iraola editoreak surrealismoarekin konparatu du. Egileak eskerrak eman dizkie etxekoei eta bereziki anaiari, txikitatik literatur kontuetan lagun eta babes izateagatik.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Danele Sarriugarte & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak