Amuak askotariko piezak harrapatzen ditu: literatur kritikak, bitxikeriak, iruzkinak, perlak... Bidali zurea! This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Palestina, numeroetan kabitzen ez diren berbak

Osteguna, 2014-09-04
Palestina, numeroetan kabitzen ez diren berbak

Su etena sinatu berritan, Samara Velte idazle eta kazetariak sinatu zuen Berrian sentsazioaren laburpena den titularra: Garaile gutxi eta galtzaile asko. Erraiak, saminak, ezinak hunkitu ditu sarraskiak mundu osoan. Baita berbak ere. Besteak beste, Andreas eta Gudrunen edukiekin zabaldutako elkartasun txioen oihartzuna luzatu nahi izan dugu hemen. (Argazkia: Biladi Hadi proiektua).

Errekan ipuin liburu sonoroa Azalaren eskutik

Astelehena, 2014-06-23
Errekan ipuin liburu sonoroa Azalaren eskutik

Errekan izeneko ipuin liburu sonoroa plazaratu du Azala kreazio espazioak, hiru urtez "Eskutik hitza" laborategian parte hartu duten hainbat kidek idatzitako testuen ahots grabaketekin. Proiektuan zehar bilatu dute “performatibitatea eta idazketaren ahozkotasuna ikertzea”, eta horrekin batera “idazketa eta ekoizpen teoriko nahiz artistikoaren artean dagoen harremana luzatzea”. Azalaren webgunean entzun daiteke osorik.

Komikiak ikusi ditut (erakusleihoetan?)

Osteguna, 2014-06-19
Komikiak ikusi ditut (erakusleihoetan?)

Mikel Lizarraldek Berrian plazaratu duen artikulu interesgarria gogoan jo dugu Baleak ikusi ditut liburu kaleratu berrira. Javier de Isusi bilbotarrak sortu du Astiberri argitaletxearen eskutik, Bego Montoriok egin du itzulpena.

Wajdi Mouawaden tragedia garaikideak

Asteazkena, 2014-06-18
Wajdi Mouawaden tragedia garaikideak

Anima nobela du lanik berriena, zinemak zabaldu zuen haren izena Incendies filmarekin; bere lanaren bizkar hezurra den teatrorantz luzatu nahi izan dugu begirada.

Nagore Legarretaren “Edipotoa” berrargitaratua

Asteazkena, 2014-04-09
Nagore Legarretaren “Edipotoa” berrargitaratua

Bereziki pozgarria da liburu baten berrargitaratzeari buruzko albistea Edipotoa bezalako lan bati buruz ari garenean, ez delako apustu erraza argazkiez eta poesiaz osatutako lan bat plazaratzea. Nagore Legarretak 2011ako abenduan argitaratutako lana eskuragarri jarri du berriz ere Banizu Nizuke argitaldariak.

Bideoa

    Kronika da hasieran, eta bukaeran nobela (...), liburuaren atmosfera autobiografikoa da... Nevadako egunak (Pamiela) liburuaren kontrazalean irakurriko dituzue hitzok.  150 zatiz osatzen da Bernardo Atxagaren liburu berria. Modu kronologikoan emanak. Pieza horietan badira behin eta berriro errepikatzen diren elementuak.  Nevadako egunak (Pamiela) hizpide izango da egunotan, hainbat irakurle klubetan. Irailaren 9an Zumaian, eta irailaren 16an Las Karrerasen.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak