Amuak askotariko piezak harrapatzen ditu: literatur kritikak, bitxikeriak, iruzkinak, perlak... Bidali zurea! This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Sophie Calle-ren... literatura?

Igandea, 2012-01-29 |
Sophie Calle-ren... literatura?

Sophie Calle ez da idazlea. Sophie Calle idazlea da.

 


Sophie Callek hitza erabiltzen du bere arte lanak egiterakoan, nahiz eta hitzak funtzionalak, esplikatiboak izan. Narrazioa dago Calle-ren lanetan, literatura dago ideia literarioak eta poetikoak erabiltzen dituen heinean, baina helburua ez da literatura egitea. Ustez. Agian literatura egiteko helbururik gabe literatura egiten duelako bilaka daiteke horren erraz literatur pertsonaia: Paul Austerrek Maria Turner pertsonaia sortu zuen Leviathan (1992) nobelan Sophie Calleren izaera lapurtuta, haren bizitzako pasadizo errealak fikzio bilakatuta. Hari eskaini zion nobela, hain zuzen ere: egileak gartsuki eskertu zion Sophie Calleri fikzioa errealitatearekin nahasten utzi izana.

Leviathanen honakoa dio Maria pertsonaiak bere lanari buruz:

'Itxuraz bereziki gustatu zitzaiona dokumentala eta fikzioaren arteko konbinazioa zen, barneko egoeren objektibatzea. Nire lan guztiak istorioak zirela ulertu zuen, eta egiazko istorioak izanik, era berean bazirela asmatutakoak ere. Edo asmatutakoak izanik, egiazkoak ere bazirela'.

Bizitza dokumentatu: liburuetan, argazkietan, bideoetan, filmetan, performanceetan. Zure bizitza eta ondorioz besteena, edo alderantziz, edo alderantziz alderantziz. Argazkien bidez dokumentatu etxera datorkizun jendearen loa, urtero urtebetetze opariak bitrina batean sartu eta erakusketa bat osatu, eskatu zure amari detektibe bat kontrata dezan zu segitzeko eta gero haren apunteak zeureekin konparatu, eskatu itsuei edertasuna azaltzeko eta haien erantzunak argazkiz zein hitzez eman... Bada nire arrastorik munduan?

Sophie Calle artearen arloan autofikzioaren ideiarekin gehien jolastu duen egileen artean koka genezake. Horregatik agian ez da kasualitatea Enrique Vila-Matasek inoiz aintzat hartu izana bere idatzietan, zer eta Calle-k ateratako liburu baten harira: Prenez soin de vous (Zaindu zaitez). Bertan egileak bere bikote ohi baten agur e-maila bildu du eta 107 emakumeri eman die beren modura interpreta dezaten, azter dezaten, bere egin dezaten: idatziz, ahozko azalpenez, dantza pieza baten bidez... Liburu mardul, ironiko eta oparo honetan Callek ziur aski ez du izan literatur lan bat egitea xede, baina liburua bera egin izana da literatura. Ala ez?

Albiste honen uberan:

Jon Benitoren artikulua Berrian: 'Hiru saiakera, bestea izaten ahalegintzeko'

Sophie Calle wikipedian ingelesez, frantsesez

Leviathan liburuari buruz

Paul Auster euskaraz

Jarraian Prenez soin de vous (Zaindu zaitez) liburuko hiru zati bideo formatuan:






Bideoak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Paperezko Lagunak. Hala du izena Donostiako Garoa liburu dendaren baitan osatu den irakurle taldeak. Beņat Sarasolak gidatuko du eta lehen gonbidatua Lander Garro izango da. Gerra txikia (Susa, 2014) nobela aztertuko dute ostegun honetan, 20:00etan hasita. Solasaldia bi zatitan banatuko da, eta bigarren zatian idazlea present izango da. Interesa duenak idatzi dezala email bat donostia@egaroa.com helbidera edo pasa dadila Donostiako Garoa dendatik (Zabaleta kalea 34).

    Danele Sarriugarte eta Mikel Peruarena izango dira hurrengo saioetako idazle gonbidatuak. Paperezko Lagunak irakurle taldeko kideei aztergai izango diren liburuetan, %10eko beherapena egingo zaie.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak