Amuak askotariko piezak harrapatzen ditu: literatur kritikak, bitxikeriak, iruzkinak, perlak... Bidali zurea! This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Nick Cave, zeruaren eta infernuaren arteko hitzak

Osteguna, 2013-05-23
Nick Cave, zeruaren eta infernuaren arteko hitzak

Otsailean kaleratu zuen Nick Cavek Push the Sky Away diska berria, Bad Seeds taldekideekin bat. Grinderman bezalako esperientzien ostean leun, bare, sarkor datoz doinu berriak, Warren Ellis taldekidearen ezinbesteko ekarpena lagun. Amuak atalera ekarri ditugu oraingoan.

Jorge Reichmann-en poemak

Igandea, 2013-04-14
Jorge Reichmann-en poemak

Jorge Reichman Fernandez idazle madrildarra Euskal Herrian izan da berriki, literaturari loturiko hainbat ekitalditan parte hartzen. Besteak beste Oreretako Mikelazulon izan da, eta bertako kide den Joseba Barriolak bidali dizkigu jarraian irakurri ditzakezuen poemak, Poema elbarriak (Poemas lisiados) bildumatik ateratakoak.

Tadeusz Kantor: memoria (ez) idazteko erak

Astelehena, 2013-01-28
Tadeusz Kantor: memoria (ez) idazteko erak

Testutik haragoko eszena-idazlea zen Tadeusz Kantor. Bere teatroa paperean jasotzerakoan, teatro-testuak baino gehiago manifestuak idatzi izan zituen, oholtza gainean bideratzen zuen arte diziplina ezberdinen arteko zubiaren berri emateko. ‘Memoria’ izan zuen xede eta lehengai, memoria ekintza bilakatuz eta oholtza gaineko ispiluan islatuz.

Sechu Sende: hitzak su, ahoa bete sexu

Ostirala, 2012-11-23
Sechu Sende: hitzak su, ahoa bete sexu

Hona hemen Txerra Rodriguezek euskarara ekarritako bi testu. Sechu Senderen lana sakonean ezagutzeko aukera duzue Made in Galiza liburuan.

 

 

.

Eusebio Calongeren ahots mugimendua

Astelehena, 2012-09-24
Eusebio Calongeren ahots mugimendua

La Zaranda taldeko kide da Eusebio Calonje. Haren baitan idatzi du hamaika hitz, hamaika testu, taldeko lanean oinarriturik eta oholtza gaineko lanari estuki loturik. Artezbali argitaletxeak Orientaciones en el desierto liburua kaleratu du, zeinean teatroa ulertzeko bere modua islatzen den. Pasarte labur batzuk ekarri ditugu Amuak atalera.

Bideoa

    Bernardo Atxaga idazlearen 'Obabakoak' eleberriak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, osorik irakurriko dute liburua Bilbon, Klasikoen 6. Irakurketa Jarraitua izeneko ekitaldian. Bernardo Atxaga bertan izango da eta berak irakurriko du lehen pasartea. Egilearen ondotik,  400 lagun inguruk hartuko dute parte irakurraldian, tartean Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleak. Irakurraldia goizeko 8:00etan hasiko da, Arriaga antzokian, eta arratsaldeko 20:00etan amaituko da.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak