Imanol Ubeda eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia

Asteartea, 2012-02-07 | Egilea(k):
Imanol Ubeda eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia

Poema musikatu honetan, elkar topo egin dute Rikardo Arregi Diaz de Heredia idazleak eta Imanol Ubeda kantariak. Alegia, Gasteizko poetan aurkitu duela tolosarrak doinu honetarako hitza. "Hari hauskorrak" (Erein, 1993) liburuan aurkituko duzue Rikardo Arregi Diaz de Herediaren poema hau eta baita XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman ere. Abestia, aldiz, hemen baino ez.

 

Egunsentia 2

Gauak ez direla eternalak bagenekien

baina ezustean hartzen gaitu beti goiztiriak.

Profeziak bete dira, zuzenak ziren augurioak,

erori dira dorreak eta hondakinetan saiatzen gara.

Bai, trena hartuko dugu, zer egin bestela.

Hiri berrien promesak astinduko ditu agian

lakuaren errautsak.



Hitzak: Rikardo Arregi Diaz de Heredia.
Bilduma: "Hari hauskorrak". (1993.)
Argitaletxea: Erein.
Abeslaria: Imanol Ubeda.
Musika: Imanol Ubeda.
Musikaria: Imanol Ubeda.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Arantzak barrurantz (Elkar) liburua plazaratu du Xabier Mendiguren Elizegi idazleak eta editoreak. Azken urteetan idatzitako bost kontakizun batu ditu. "Noraezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak". Bost ipuinei buruzko aipamen laburrak topatuko dituzue ondoko bideoan.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak