Imanol Ubeda eta Luigi Anselmi

Asteartea, 2011-10-11 | Egilea(k): Imanol Ubeda
Imanol Ubeda eta Luigi Anselmi

XX. mendeko poesia kaierak bilduma argitaratu zuen Susa argitaletxeak duela urte batzuk. 40 bat izan ziren Koldo Izagirrek hautatu zituen poetak eta aukeratuen artean zen Luigi Anselmi idazlea. Zoo ilogikoa (Pamiela, 1985) liburuan argitaratu zuen poema hau, esate baterako, Kaierak-en ere aurkituko duzue. Imanol Ubedak doinua ipini dio eta hitzen ubera honetara ekarri nahi izan du.

 


Gauaren olatuak

Gauaren olatuak
lehertzen diren tokian
aurkituko nauzue.

Eskuez urari
alferrikan eutsiz.

Begiez aparra
lore iraunkor
bihurrarazi nahiz.

Hor aurkituko nauzue.

Gauaren ertzean.
Izarrak hiltzera
doazen hondartzan.
Ilargia
hondoratzen den
itsaso odoleztatuan.

Amets hautsiz
eta edalontzi hutsez
inguraturik
aurkituko nauzue.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Toure sasi-detektibearen sagako bigarren nobela plazaratu du Jon Arretxek: 612 euro (Erein). Iaz argitara eman zuen 19 kamera (Erein, 2012) liburuaren segida da, beraz. Erritmo biziko nobela, umorea oso presente dagoela aitortu du idazle bizkaitarrak. Aurrekoan bezala, nobela beltzaren generoko trama du eleberriak eta Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu du Arretxek.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak