Imanol Ubeda eta Gotzon Barandiaran

Ostirala, 2012-01-06 | Egilea(k):
Imanol Ubeda eta Gotzon Barandiaran

Gotzon Barandiaran idazle bizkaitarrak 2004an argitaratu zuen bere lehen poesia liburua. "Arrakalak" (Susa, 2004) izeneko lan horretan da kantu honen abiapuntua, Bilatuko zaitut poema. Imanol Ubeda kantariak doinua ipini dio eta emaitza hauxe duzue. Ea gustuko duzuen.

 

Bilatuko zaitut

Bilatuko zaitut
oparitutako liburuen orri zurietan
autobus geltokietako esperoan
legez kanpoko maluretan
fereken hitzaurreetan
laranja urezko armozuetan eta
portale bako larreetan



Hitzak: Gotzon Barandiaran.
Bilduma: "Arrakalak". (2004.)
Argitaletxea: Susa.
Abeslaria: Imanol Ubeda.
Musika: Imanol Ubeda.
Musikaria: Imanol Ubeda.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Bernardo Atxaga idazlearen 'Obabakoak' eleberriak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, osorik irakurriko dute liburua Bilbon, Klasikoen 6. Irakurketa Jarraitua izeneko ekitaldian. Bernardo Atxaga bertan izango da eta berak irakurriko du lehen pasartea. Egilearen ondotik,  400 lagun inguruk hartuko dute parte irakurraldian, tartean Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleak. Irakurraldia goizeko 8:00etan hasiko da, Arriaga antzokian, eta arratsaldeko 20:00etan amaituko da.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak