Gure arropak

Osteguna, 2012-01-19 | Egilea(k): Imanol Epelde

Edozein aitzakia da ona behinola gustukoak izan ditugun testuak berreskuratzeko, berrirakurtzeko, berrasmatzeko. Edo aitzakien haritik estrainekoz ezagutzeko. Imanol Epeldek 'Komuneko paperean' errezitaldiko poema batekin bere blogean zabaldutako bideoa da oraingoan testu haietara bueltatzeko aukeratu dugun aitzakia.



 

Herriz herri ibili ziren Imanol eta Mattin Epelde anaiak 'Komuneko paperean' errezitaldia eskaintzen. Errezitaldiko poemak ez ohiko euskarrian jarri zituzten irakurleokin komunean... komuneko paperean argitaratuta.

Oraingo honetan 'Gure arropak' testuaren harira egindako bideoa estekatuta testu haietara bueltatzeko proposamena luzatzen dizuegu, hainbat bidetatik:

27 Zapata: Imanol Epelderen bloga
Komuneko Paperean errezitaldiko testuak
Irakurketa dramatizatua Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasen eskutik

Bideoak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Bernardo Atxaga idazlearen 'Obabakoak' eleberriak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, osorik irakurriko dute liburua Bilbon, Klasikoen 6. Irakurketa Jarraitua izeneko ekitaldian. Bernardo Atxaga bertan izango da eta berak irakurriko du lehen pasartea. Egilearen ondotik,  400 lagun inguruk hartuko dute parte irakurraldian, tartean Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleak. Irakurraldia goizeko 8:00etan hasiko da, Arriaga antzokian, eta arratsaldeko 20:00etan amaituko da.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak