'Balada para un loco', Josean Morlesinek ilustratua

Asteartea, 2012-02-21 | Egilea(k): Josean Morlesin

Josean Morlesin (Gasteiz, 1985) ilustratzaileak orain urte batzuk ilustratu zuen Balada para un loco tangoan oinarritutako bideoa. Hitzen Uberanen orduko lana berreskuratu eta esperientzia hura bere hitzekin azaltzea eskatu diogu.

 

Balada para un loco abestia Gasteizko taberna batean entzun nuen lehenengo aldiz, Marina Cedro eta Ricardo Urrutiaren eskutik. Astor Piazzolla eta Horacio Ferreren tango hau guztiz berritzailea izan zen bere garaian. Niretzat, etengabe ezerezetik irudiak sortarazten zituen magiazko saio zoragarria izan zen. Geroztik, Horacioren hitz magikoak irudikatzeari ekin nion, ilustrazioaz baliatuta. Lan prozesu eta erronka pertsonal horren emaitza, hemen duzun bideoa da. 2007ko azaroan, bukatu bezain pronto, Marinari erakutsi nion. Kontzertuetan proiektatzea proposatu zidan, bere ahotsa ilustratzeko asmoarekin. Dagoeneko, abestiaren protagonistek nik baino herrialde gehiago ezagutu dituzte; Frantzian, Italian eta Argentinan izan dira. Buenos Airesen ere, noski, haien jatorrizko hiria baita; iparra galdu duten haize-orratzen hiria, alegia. Hara iritsi nahi baduzu, Horacio eta Astorren formula magikoa errepika ezazu:

¡Bailá! ¡Vení! ¡Volá!

Josean Morlesin

Iruzkinak (1)

  • David
    2012-02-23 12:49

    Josean artista bat da! Aspaldi marrazki batzuk ikusi nituen Dublin tabernan eta benetan zoragarriak ziren!! Eta abesti honekin.. ufff ederra benetan! Mila esker Josean, zure marrazkiak guztioi oparitzeagatik!!

Iruzkina idatzi

Bideoa

    Toure sasi-detektibearen sagako bigarren nobela plazaratu du Jon Arretxek: 612 euro (Erein). Iaz argitara eman zuen 19 kamera (Erein, 2012) liburuaren segida da, beraz. Erritmo biziko nobela, umorea oso presente dagoela aitortu du idazle bizkaitarrak. Aurrekoan bezala, nobela beltzaren generoko trama du eleberriak eta Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu du Arretxek.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak