Edipotoa

Larunbata, 2012-09-08 | Argazkia: Nagore Legarreta. Testua: Gorka Setien.
Edipotoa

Nagore Legarretak Edipotoa (Banizu nizuke, 2011) liburua kaleratu du, kamera estenopeikarekin egindako argazkiekin. Argazkietan oinarriturik poemak idatzi dituzte bost idazlek, haien artean Gorka Setien. Jarraian duzue liburuaren lagin bat.

Gazako ilargia, Little Momoren eskutik

Osteguna, 2012-09-06 | Little Momo
Gazako ilargia, Little Momoren eskutik

Little Momok sinatutako Gazako ilargia ipuina heldu zaigu Aingura Hegodunak atalera. Jarraian irakurri dezakezue.

Jon Miner eta Ekhiñe Egiguren

Asteazkena, 2012-09-05 | Jon Miner
Jon Miner eta Ekhiñe Egiguren

Jon Minerrek Ekhiñe Egiguren Azkuneren testu bat musikatu du: Hirigrafiak eta paisagramak (Pasaia Hiria-Bermingham, 2012) liburuko 'Munchen oihua' poema. Jarraian entzun eta irakurri dezakezue.

Joseba Sarrionandiaren lau poema

Asteazkena, 2012-07-18 | Eako Poesia Egunak
Joseba Sarrionandiaren lau poema

Ez ohiko parte hartzea izan dute aurten Eako Poesia Egunek: Joseba Sarrionandiak lau poema bidali ditu, poesia zaleen gozagarri. Bertan irakurri ditzakezue, Eako Poesia Egunen antolatzaileen eskutik.

 

.

Yolanda Castañoren lau poema

Asteazkena, 2012-07-18 | Eako Poesia Egunak
Yolanda Castañoren lau poema

Yolanda Castaño idazle eta performerra gonbidatu dute aurtengo Eako Poesia Egunetan. Bertan irakurri ditzakezue Castañok errezitatutako poemak, galegoz eta euskaraz.

 

.

Jexuxmai Lopetegi eta Joseba Sarrionandia

Osteguna, 2012-07-05 | Jexuxmai Lopetegi
Jexuxmai Lopetegi eta Joseba Sarrionandia

Jexuxmai Lopetegi (Zarautz, 1956) musikaria Akelarre taldearekin (1985-1993) eta Kepa Junkerarekin (1994-95) ibili izan da lanean. Bakarkako bost disko kaleratu ditu Jexuxmai & Noizbehinka izenarekin, azkena Izar Uxo (2009). Aingura honetan Joseba Sarrionandiaren Ez gara gure baitakoak liburuko 'Paisaia intimoa' testua musikatu du.

Nerea Beldarrain-en hiru poema

Asteazkena, 2012-07-04 | Nerea Beldarrain
Nerea Beldarrain-en hiru poema

Durangon entzun ahal izan dugu berriki, 'Pentsamenduaren poesia' jardunaldietan bere poemak errezitatzen. Paperean ere topa ditzakegu bere lerroak, Abernua: Hutsaren oroitzapena (Iparragirre saria, 2009) liburuan hain zuzen ere. Aingura Hegodunak atalean irakurri ditzakegu orain bere hiru poema, egileak berak aurkezturik.

Gotzon Arrizabalaga eta Juan Ramon Makuso

Astelehena, 2012-06-18 | Gotzon Arrizabalaga
Gotzon Arrizabalaga eta Juan Ramon Makuso

Gotzon Arrizabalagak Juan Ramon Makusoren 'Banaiz izan gabe' poema musikatu du, Hiri gorazarre (Elea, 2006) liburuan topa daitekeena.

Amuak

Bideoa

    Bernardo Atxaga idazlearen 'Obabakoak' eleberriak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, osorik irakurriko dute liburua Bilbon, Klasikoen 6. Irakurketa Jarraitua izeneko ekitaldian. Bernardo Atxaga bertan izango da eta berak irakurriko du lehen pasartea. Egilearen ondotik,  400 lagun inguruk hartuko dute parte irakurraldian, tartean Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleak. Irakurraldia goizeko 8:00etan hasiko da, Arriaga antzokian, eta arratsaldeko 20:00etan amaituko da.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak