Hasier Rekondoren hiru poema

Asteazkena, 2012-11-28 | Hasier Rekondo
Hasier Rekondoren hiru poema

Hasier Rekondoren hiru poema irakurri ditzakezue Aingura hegodunak atalean: Zirimolaren aldaeretan murgilduta.

 

 

.

Galder Perezen lau testu

Asteazkena, 2012-11-14 | Galder Perez
Galder Perezen lau testu

Galder Perez aktore, idazle eta zuzendariak lau testu konpartitu ditu gurekin Aingura Hegodunak atalean. Antzezlan minimoak, elkarrizketa mikroak... teatro lanekin nola, irakurleak irudimenarekin gorpuztu behar dituen berbak.

Zortzi mikroipuin, Aitor Monje-ren eskutik

Asteazkena, 2012-10-31 | aitor monje
Zortzi mikroipuin, Aitor Monje-ren eskutik

Hamabostean behin sormen lanak plazaratzen gabiltza azkenaldian Hitzen Uberanen, Aingura hegodunak atalean. Gaurkoan Aitor Monje idazle eta musikariaren zortzi mikroipuin irakurri ditzakezue.

 

.

Antonio Casado da Rocharen poema

Asteazkena, 2012-10-17 | Antonio Casado da Rocha
Antonio Casado da Rocharen poema

Antonio Casado da Rocharen poema berri bat irakurri dezakezue gaurtik aurrera Aingura Hegodunak atalean: Spánverjavígin izenekoa. Hamabostean behin hainbat egileren sormen lanak argitaratu nahi ditugu atal honetan, ezein formatutan. Azkenaldian Elisabeth Macklin, Andoni Salamero eta Little Momo izan dira testuak eskaini dizkiguten egileak.

Andoni Salameroren poemak

Asteazkena, 2012-10-03 | Andoni Salamero
Andoni Salameroren poemak

Andoni Salamero idazleak bi poema bidali dizkigu Aingura Hegodunak atalera, kolaborazio moduan. Bideak ederrak dira titulua jarri dio lanari. Errezitaldien egitura gogoan hartuta testuok aurkezteko eskatu diogu, eta halaxe egin du.

'Froga sendoak', Little Momoren eskutik

Asteartea, 2012-10-02 | Little Momo
'Froga sendoak', Little Momoren eskutik

Little Momok sinatutako Froga sendoak ipuina heldu zaigu Aingura Hegodunak atalera. Jarraian irakurri dezakezue.

 

.

Elisabeth Macklin-en hiru poema

Asteazkena, 2012-09-19 | Elisabeth Macklin
Elisabeth Macklin-en hiru poema

Pasa den astean iragarri genizuen bezala, hamabostean behin sormen lan bat plazaratuko dugu AINGURA HEGODUNAK atalean, egileen kolaborazioari esker. Aste honetan Elisabeth Macklinen hiru poema irakurri ditzakezue; Kirmen Uribe, Antonio Casado da Rocha eta Luigi Anselmiren laguntza izan du Macklinek testuak euskaraz paratzeko orduan. Poesia errezitaldietako sarrerak gogora ekarrita, poema bakoitzaren aurkezpena egin du egileak.

Atal honetan kolaboratu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: hitzenuberan@gmail.com

 

Edipotoa

Larunbata, 2012-09-08 | Argazkia: Nagore Legarreta. Testua: Gorka Setien.
Edipotoa

Nagore Legarretak Edipotoa (Banizu nizuke, 2011) liburua kaleratu du, kamera estenopeikarekin egindako argazkiekin. Argazkietan oinarriturik poemak idatzi dituzte bost idazlek, haien artean Gorka Setien. Jarraian duzue liburuaren lagin bat.

Amuak

Bideoa

    Gabriel Arestiren ondare literarioa zein giza balioak zentzu orokor eta zabalean ezagutaratzea. Helburu horrekin sortu berri dute Gabriel Aresti Kultura Elkartea. Urrirako, "Gabrielen lekua" izeneko ikuskizuna iragarri dute. Andoni Egaña bertsolariak eta Oier Guillan idazle eta antzerkigileak egingo dute gidoia, musika Rafa Ruedak jarriko du, eta Alain Urrutia artista arduratuko da ikus-entzunezkoetaz. Bideoa: Hamaika Telebista.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak