Urko Menaia eta Urtzi Urkizu
Urko Menaiak Urtzi Urkizuren poema bat musikatu du: Kezka bat gutxiago (Maiatz, 2012) liburuan topatu dezakezuen 'Ziria' izenekoa.
Ziria
Zizare zuriak
ziria sartu dizu
ziztada batean,
zozoak beleari bezala
akerbeltzak zozoa irudi
zu zinen
zinelako
zertan zenbiltzan ez
ez zegoen jakingo zuenik
zubi gainean zintzilik
ez zara eroriko
baina hara,
ziztada batean
ziria sartu dizu
zizare zuriak.
|
Hitzak: Urtzi Urkizu Bilduma: (2012) Argitaletxea: Maiatz |
Abeslaria: Urko Menaia Musika: Musikaria: |








Iruzkinak (0)