Gabriel Arestiren ondare literarioa zein giza balioak zentzu orokor eta zabalean ezagutaratzea. Helburu horrekin sortu berri dute Gabriel Aresti Kultura Elkartea. Urrirako, "Gabrielen lekua" izeneko ikuskizuna iragarri dute. Andoni Egaña bertsolariak eta Oier Guillan idazle eta antzerkigileak egingo dute gidoia, musika Rafa Ruedak jarriko du, eta Alain Urrutia artista arduratuko da ikus-entzunezkoetaz. Bideoa: Hamaika Telebista.
|
'Zorion handiegia' liburuaz solasean Irakurle taldeak eta klubak
2013-06-18 | Arrasate
|
|
'Venusen delta' liburuaren aurkezpena Liburu-aurkezpenak
2013-06-18 | Iruñea
|
|
'Alkasoroko benta' liburuaz solasean Irakurle taldeak eta klubak
2013-06-20 | Tolosa
|
|
Mikel Tabernaren 'Alkasoroko benta' mintzagai Irakurle taldeak eta klubak
2013-06-21 | Ea
|
|
Ray Bradburyren 'Fahrenheit 451' nobela mintzagai Irakurle taldeak eta klubak
2013-06-27 | Getaria
|
|
'Bitan esan beharra' liburuaz solasean Irakurle taldeak eta klubak
2013-06-27 | Gasteiz
|
Zinema eta literatura arloko sortzaileek zein eragileek euren lanak nazioartean plazaratu ahal izateko dirulaguntza deialdia luzatu du Etxepare Euskal Institutuak. Zinema arloko lanen kasuan, programazio edo sariketa batean filma aurkeztu edo ordezkatzeko hautatua izan beharko du. Literaturaren arloan, idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak edota editoreak izan daitezke onuradunak baina nazioarte mailako ekitaldien kasuan bakarrik jasoko dute laguntza.