'Itzalak harturik' liburuaz solasean

Kepa Larrearen Itzalak harturik (Pamiela, 2011) saiakeraz berba egingo dute.

''Itzala errealitate baten isla da, ez errealitate bera. Horrela ulerturik literatura errealitate baten itzala dugu. Saiakera hau euskaldunen itzal horietan barna murgildu da: zer islatzen dute euskaldunen itzal horiek? Hots, nola ikusi gaituzten kanpokoek? Nola ikusi dugu geure burua? Baina ikuskera horiek arazo bat daukate: askotan (gehiegitan) euskaldunei buruzko iritziak ideologia baten edo beste baten galbahetik iragaziak izan dira, errealitate, fikzio eta aurreiritzien arteko muga garbirik jarri gabe.

Fikziozko euskaldunen hizkuntza, izaera, jatorria, baloreak, mitoak, amodioa izan dira, besteak beste, aztertutako atalak liburuxka honetan. Besterik bada ere, Peru Abarka, Ramuntxo, Carmen, Joanes artzaia, Kixoteko bizkaitarra edo Juan Martin euskaldun berria izango ditugu bidelagun itzalpeko ibilbide honetan.

Egilearen hitzetan: "Ez dakit euskaldunok dohainik ote dugun, baina akatsetan bat baino ez nuke onartuko: sinesberak gara oso. Eta sinesberak garenez, beste inork gutaz esan edo idatzi duena sinetsi eta geureganatu egiten dugu. Horregatik, espainolak, independentistak, kristauak, ateoak, errepublikanoak, monarkikoak, progresistak, tradizionalistak, komunistak izan nahi dugu; eta hori guztia, aldi berean".

'Itzalak harturik' liburuaz solasean

Xehetasunak

Data: Ostirala, 2012-04-27
Herria: Ea, 19:30etan
Lekua: HEA taldearen egoitza

Bideoa

    Gabriel Arestiren ondare literarioa zein giza balioak zentzu orokor eta zabalean ezagutaratzea. Helburu horrekin sortu berri dute Gabriel Aresti Kultura Elkartea. Urrirako, "Gabrielen lekua" izeneko ikuskizuna iragarri dute. Andoni Egaņa bertsolariak eta Oier Guillan idazle eta antzerkigileak egingo dute gidoia, musika Rafa Ruedak jarriko du, eta Alain Urrutia artista arduratuko da ikus-entzunezkoetaz. Bideoa: Hamaika Telebista.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak