"Ez zaitut abandonatuko" sentikaria

Poesia Orduak 2012. Aurtengo saioak irailaren 3an eta 4ean izango dira Victoria Eugenia Club aretoan iluntzeko 20:00tan. Astelehenean, Paradisua eta katuak kontaera musikatua eskainiko da, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren eskutik. Asteartean berriz, Ez zaitut abandonatuko, Bide Ertzean Trio eta Jon Benitorekin.

Donostia Kultura, Udalaren Euskara Zerbitzua eta Euskal Idazleen Elkartea  dira urtero Euskal Jaietan egin ohi diren errezitaldi hauen antolatzaileak. Sarrera dohakoa izango da aretoa bete arte eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan banatuko dira emanaldien egunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.


Xehetasunak

Data: Asteartea, 2012-09-04
Herria: Donostia, 20:00etan
Lekua: Victoria Eugenia Club aretoa

Harremanetarako

Bideoa

    Bernardo Atxaga idazlearen 'Obabakoak' eleberriak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, osorik irakurriko dute liburua Bilbon, Klasikoen 6. Irakurketa Jarraitua izeneko ekitaldian. Bernardo Atxaga bertan izango da eta berak irakurriko du lehen pasartea. Egilearen ondotik,  400 lagun inguruk hartuko dute parte irakurraldian, tartean Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleak. Irakurraldia goizeko 8:00etan hasiko da, Arriaga antzokian, eta arratsaldeko 20:00etan amaituko da.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak