'2d1' erakusketaren inaugurazioa

Peru Magdalenak eta Gotzon Garaizabalek '2d1' izeneko erakusketa inauguratuko dute.

Pintura erakusketa bat izango da. Baina gauza oro da bere burua baino askoz gehiago, eta, hemen ere, koadroetatik harago, poesia, musika eta maitasuna izango dira. Mikel Garaizabal enologo mundialak Mendrakako txakolin beltz esklusiboaren dastaketa berezi bat eskainiko du. Oso posiblea da norbaitek kitarraren bat topatzea. Jan edanak topatzen ere ez da zail egongo. Eta, noski, nola ez: ametsak, alegrantzia, bat-batekotasuna eta argia.

 

'2d1' erakusketaren inaugurazioa

Xehetasunak

Data: Ostirala, 2012-06-29
Herria: Abadiño, 19:30etan
Lekua: 'Di-da'ren lokalean

Bideoa

    Toure sasi-detektibearen sagako bigarren nobela plazaratu du Jon Arretxek: 612 euro (Erein). Iaz argitara eman zuen 19 kamera (Erein, 2012) liburuaren segida da, beraz. Erritmo biziko nobela, umorea oso presente dagoela aitortu du idazle bizkaitarrak. Aurrekoan bezala, nobela beltzaren generoko trama du eleberriak eta Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu du Arretxek.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak